Gaur bukatuko du Xabier Salillasek Wukroren aldeko ultrafondoa. Zazpi
egunetan korrika egin ostean, gaur beteko ditu 700 km. Egunero 100 km egin ditu. Euripean, kazkabarrarekin, aizetea, eguraldi txarrenarekin ere aritu da.
Hori horrela, goizean "Goizetik" Txistulari Banda aritu da pìstetan txistuarekin animatzen.
Adin ezberdinetako eta arlo ezberdinetako herritarrek hartu dute parte Xabier Salillasekin, Wukroren aldeko ultrafondoan. Astean zehar jende ospetsu ugari aritu da. Hala nola, haur, gazte eta helduak, Porrotx, Marimototx, Oskar Terol, Real Soziedadean jokatzen duten hernaniar gazteak, emakume korrikalariak, errugbilariak, ikastetxeetako ikasleak, pala taldea, Billabonako ikasleak, Cabestany txirrindulari ohia, Lopez Rekarte errealeko jokalari izandakoa, auzo elkarteetako kideak, Koxka elkarteak, errugbilariak, futbolariak, pelotariak, igerilariak, udaltzainak, Udal Gobernu Taldeak, tabernariek, Etiopia Utopiako kideak...
Amaierako saioan musika bandak hartuko du parte.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2013/01/27
2013/01/12
Urte Berriko aurreneko Kalez Kale kantari
Gaur Ilbeltzak 12 aurtengo Kalez-kale kantariko estreiñeko saioa izan degu. Hasieran jende gutxi bildu bada ere, amaieran beti bezela gehiago hurbildu dira kantatzera. Txistulariok bazpaere plastikozko danboliñekin irten gera, Patxi izan ezik, plastikozko bonbeterik ez baitaukagu eta egia esan, asmatu degu. Andre kaleko erdi parian hasi baita euri xehea.
Kronikatik jasota:
Eguraldi txarrari, ahots ona!
Kalez Kale Kantari, herria girotzen ibili ziren atzo 20 bat lagun, Kaxkoan barrena. Euria hasi zuen, baina eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen badakitenak badira, eta atzokoan, irribarrerik zabalenarekin, eta ahots gozo eta lodiarekin erantzun zioten euriari. Plaza Berrin hasi zuten buelta, gero, Kaxkoko kaleetan gora eta behera ibiltzeko. Urteko lehenengo zita izan zen atzokoa, eta hemendik aurrera ere gogotsu jarraituko dutela erakutsi zuten.
Kronikatik jasota:
Eguraldi txarrari, ahots ona!
Kalez Kale Kantari, herria girotzen ibili ziren atzo 20 bat lagun, Kaxkoan barrena. Euria hasi zuen, baina eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen badakitenak badira, eta atzokoan, irribarrerik zabalenarekin, eta ahots gozo eta lodiarekin erantzun zioten euriari. Plaza Berrin hasi zuten buelta, gero, Kaxkoko kaleetan gora eta behera ibiltzeko. Urteko lehenengo zita izan zen atzokoa, eta hemendik aurrera ere gogotsu jarraituko dutela erakutsi zuten.
Tag:
kalez_k_k
2013/01/06
Erregeen Kabalgatan
Atzo arratsaldeko 6etan hasi eta ia 7ak arte txistulariek "Erregeak Datoz" joaz ibili ziren kabalgataren aurrean; Marielutsetik atera, Urbieta kale osoa zeharkatu, Ispizuatik gora, Andre kaletik behera eta Nagusia igo ondoren herriko plazan amaitu zuten.
35 bat txistulari gerturatu ziren, horien artean musika eskolako txikienak aurreneko aldiz jo zuten kabalgatan.
35 bat txistulari gerturatu ziren, horien artean musika eskolako txikienak aurreneko aldiz jo zuten kabalgatan.
2013/01/01
Urte Euri On
Hasteko URTE BERRI ON denori.
Urte Berri Goiza honek euria ekarri digu aurtengoan. Aspalditik ez genuen horrelakorik izan.
Horregatik gaur Arkupetan "Urte Berri Goiza" doinua jotzeaz gain beste bi jo dituzte txistulariek: "ArTzai Kantak" eta "Ai Simon".
DOINUA ENTZUTEKO sartu hemen: Urte Berri Goiza
2012/12/29
Musika Eskolako txistularien emanaldia
Arkupetan, Abenduak 30ean eguerdiko 12:30etan.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira herriko kaleetan barrena jotzera. Gaurkoan, urteko azken igande honetan, txistulari taldearen txanda izango da. 14 txistularik osatutako taldeak, Iñaki Egurenen zuzendaritzapean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio klasikoko doinuak batzuk, eta Gabon kantak beste batzuk. Horietako batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere izango da. Kontzertua eguerdiko 12:30etan hasiko da, udaletxeko arkupeetan.
Klasikoak eta Gabonetakoak Kontzertuaren lehenengo zatia txistu errepertorio klasikoko piezek osatuko dute. Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko aukera izango da. Horietako batzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doinu sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.
EGITARAUA
-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace. -Bakarlariak: Idoia Ansorena eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale. -Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira herriko kaleetan barrena jotzera. Gaurkoan, urteko azken igande honetan, txistulari taldearen txanda izango da. 14 txistularik osatutako taldeak, Iñaki Egurenen zuzendaritzapean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio klasikoko doinuak batzuk, eta Gabon kantak beste batzuk. Horietako batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere izango da. Kontzertua eguerdiko 12:30etan hasiko da, udaletxeko arkupeetan.
Klasikoak eta Gabonetakoak Kontzertuaren lehenengo zatia txistu errepertorio klasikoko piezek osatuko dute. Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko aukera izango da. Horietako batzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doinu sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.
EGITARAUA
-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace. -Bakarlariak: Idoia Ansorena eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale. -Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.
Tag:
eguberri
2012/12/26
Eguberri eguneko alborada
Hernaniko Musika Eskolako txistulariak aurrena sagardotegien inguruan eta bukaeran kaxkoan aritu dira Gabonetako doinuez kaleak betetzen.
2012/12/17
Gabonetako Kontzertua igandean
Txistularien kontzertua igandian eguerdiko ordu batean izango da.
EGITARAUA:
Amaieran bertaratutakoak gonbidatuta daude turroia jatera eta beste xixka-mizka batzuk.
EGITARAUA:
|
Tag:
eguberri
2012/11/22
Gaur Santa Zezilia eguna
Musikarien eguna da gaur Azaroak 22 "Santa Xexilia" , musikarien zaindariaren eguna baita. Larunbatean hasi ziran txistulariak ospatzen Sandiusterrin Kantuz abesbatzarekin batera emaniko kontzertuarekin. Igandean berriz, Donostian ere ospatzeko aukera izan zuten. Izan ere, bertan hiru hernaniar inguruko beste horrenbeste txistulariekin, eta Donostiako "Santa Zezilia" abesbatzarekin batera, udaletxeko areto nagusian eskeinitako emanaldian aritu ziran eta. | |
Eta gaur nola ez,musika emanaldiak izango dira arratsaldean; bi hain zuzen ere. Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da 18:30etan Sandiusterrin. 17 abesti eskainiko dituzte musika instrumentu ezberdinek lagunduta. Kontzertuaren atsedenaldian, 2011-2012 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei diplomak banatuko dizkiete. |
Goiz Eguzki abesbatzak ere emanaldi ederra prestatu du jubilatu etxean bertan, 19:30etan. 12 abesti interpretatuko dituzte.
ZORIONAK BERAZ MUSIKARI GUZTIOI
Tag:
santaxexili
2012/11/18
Santa Zeziliako kontzertua
Atzo arratsaldeko zazpietan Kantuz abesbatzak txistulariekin eta metal boskotearekin batera eskeini zuten beren kontzertua Sandiusterri zaharetxeko aretoan.
Aurreneko zatian txistulariak. (zuzendaria: Patxi Apezetxea)
Aurreneko zatian txistulariak. (zuzendaria: Patxi Apezetxea)
- GAINZA (Biribilketa).......................................................M.Gainza (Mold. K.de Miguel)
- Comparsa de Caballeria de Gallos......................................R.Sarriegi (Mold. J.I. Ansorena)
- Religiosa........................................................................J.Guridi (Mold. L.M.Andrés)
- Don Martin (pasodoblea).................................................S.Bikandi
- Nafarrorari..............................................Juan Olaziola
- Penas......................................................Beatriz Corona (testua:José Marti)
- Lo hadi ainguria.......................................Francisco Escudero
- Bourre....................................................Leopald Mozart
- Ikusten...................................................Mold. Alexander Lesbordes
- Iru txito..................................................Aita Donostia
- Irria...............................................P.Carrere (Mold. T.Agirregomezkorta)
- Biribilketen potpourria.....................Herrikoia (Mold. X.Zabala)
Tag:
santaxexili
2012/10/07
Buruntzaldeko txistulariak KM-2012 an
Aurtengo kilometroak Andoainen ospatu dira Larramendi ikastolaren alde. Hori dela eta, Buruntzaldeko txistulariak (Andoain,Urnieta,Hernani,Lasarte) elkarrekin kalejiran aritu dira.
Comenius proiektuko kideei ongi etorria
Ingalaterra, Danimarka, Belgika, Estonia eta Hungariako ikasle eta irakasleak atzo iritsi ziren Hernanira. Denera, 38.
Comenius proiektua dela eta etorri dira Hernanira, Hernani Institutua tartean dela, ikasle-irakasleen arteko topaketa izaten ari baita.
Esan bezala larunbatean iritsi ziran eta institutoan harrera egin zitzaien Agurra, Akelarreko dantza zatitxoa...eskainiz. Asteazkenera arte egongo dira Hernanin eta ekintza ezberdinak egingo dituzte. Gaur, esaterako, Kilometroak jaira joango dira Andoainera. Hernanin zehar bisita gidatua ere antolatu du Udalak. Datozen egunetan izango dituzte: surf saioa, yoga, Basque Culinary Centerrera eta Guggenheimera bisitak, hitzaldiak... Asteartean Udalak harrera egingo die.
Tag:
besteak
2012/09/29
Juan Mariri eskerrak
Gaur eguerdian, Juan Mari Beltranen ikasle izandakoak (txalaparta, txistua, dultzaina, alboka) merezitako omenaldia eskaini diote. Nola ez ba, Juan Marik irakatsitako eta ikasitako soinu tresnarekin kalez kale jotzen arituta. 27 urte eta gero, jubilatzea tokatu zaio baina ez "erretiratzea" oraindik soka luzea baitauka Juan Marik.
Eguerdian denak Santa Barbara elkartean bildu dira bazkaltzera. Festa, arratsaldean segiko du kaletik.
Tag:
besteak
2012/09/15
2012 Donostiako alardea ikusgai
Eguraldi txarragatik aste nagusian egiten den kontzertua irailean eman zen.
Telebistaz ikusgai daukazu: 35.DONOSTIAKO ALARDEA
Kontzertuaren egitaraua aurreko orrialde batean dago.
Telebistaz ikusgai daukazu: 35.DONOSTIAKO ALARDEA
Kontzertuaren egitaraua aurreko orrialde batean dago.
Tag:
Aste_Nagusia,
Donostia
2012/09/14
Aste buruan EUSKAL JAIAK
![]() | ![]() |
Ondo pasa.
HERNANIKO KRONIKAtik jasota:
Euskal azienda, garai bateko jokoak, talo eta txakolina, erromeria, kantua... euskal ohitura eta tradizioetan murgiltzeko aukera izango da asteburuan Hernanin, Euskal Jaietan. Herritarrei deialdi berezia egin diete, baserritar trajeak janzteko.
Bertako baserri eta mendietako azienda
Euskal Jaietako aurreneko ekitaldia izango da abeltzain azoka; 10:00etatik aurrera, Tilosetan. Gure arbasoengandik datozen eta oraindik bizirik mantentzen diren abereak izango dira ikusgai: betizuak, pottokak, sasiardiak, euskal oiloak, astoak, idiak, txerriak, ahuntzak.... Bertako baserri, mendi eta zelaietan hazten dira, Ereñotzun, Onndi eta Adarran, Osiñagan...; eta horrek balio berezia ematen. Xabier Iradi albaitaria da antolatzaileetako bat, eta joan den urteko arrakastaren ondoren, aurten ere hernaniarrak gonbidatu nahi ditu ikustera; eta batez ere, etxeko txikienak, azienda horien kumeak ere izango baitira ikusgai. Aintzinako jokoak Aintzinako jokoen probak ere jendetza erakartzea espero da gaurkoan. Lokotxak biltzen, marmitak eramaten, zaku karreran, kontrabandista lanetan, zirrindola laisterrean, sagar biltzen, sokatiran... denetarik egin beharko dute. Haurrak ariko dira lehendabizi, eta Gazte Asanbladako gazteak ondoren. Joko gehienak, garai bateko zereginekin daude lotuta.
Kantua eta mariskada Eguerdi partean, kale buelta egingo dute Kantuzeko kideek. 13:00etan abituko dira Plazatik, eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Bestalde, errugbi elkarteak mariskada bat zozketatuko du, denboraldiko gastuei aurre egiteko. Txartelak salgai Kixkal parean izango dira; eta zozketa arratsaldean izango da, dantzaldiaren atsedenaldian.
Trikitixa txapelketa, bihar
Sei herritako ordezkaritza izango du bihar eguerdian jokatuko den trikitixa txapelketak. 12:00etan izango da, Plaza Berrin. Hernaniko partehartzaileak, hauek: O. Jaka, E. Tolosa, L. Tolosa, A. Loinaz eta M. Galparsoro.
LARUNBATA10:00 Abeltzaintza azoka Tilosetan
11:00 Talo dastatzea Iturriagan
11:30 Aintzinako jokoak Tilosetan
12:00 Txakolin dastatzea Iturriagan
12:30 Erraldoi eta buruhaundiak
12:30 Herri kirolak Tilosetan
13:00 Kale buelta Kantuzekin
18:00 Haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupetan
18:30 Erromeria `Jaiki Hadi´taldearekin, Plaza Berrin
20:00 Sardina jatea Tilosetan
20:00 Dantzaldia Musika eta Txistulari Bandarekin Tilosetan.
IGANDEA09:00 XI Argazki Rallya
09:00 Diana Txistulari Bandarekin
11:00 Sagardo dastatzea Plazan
11:30 Pelota partiduak Tilosetan
12:30 IV. Sagar biltze herrikoia Plazan
12:00 XIV. Trikitixa txapelketa Plaza Berrin
18:00 Sagarraren inguruko herri kirolak Plazan
Tag:
euskaljaiak
2012/08/17
Aranon Roke Deuna ospatzen
Beste urte batez, aurten ere txistulariak Roke Deuna ospatzeko aitzakiarekin egun pasa egin zuten Aranon. Bederatzi musikari bildu ziran: zazpi txistulari eta bi atabalari. Jabier Narbartek ezin izan zuan azaldu aitona izan baita eta Bartzelonara hurbildu zalako biloba ezagutzera. Zorionak Narbarte. Bestalde aurten Maixabel Telleria eta Xabier Albisu bikoteari esker ona adierazteko omenaldi txiki bat egin zieten. Urteak dira hutsik egin gabe Aranora datozela Seguratik. |
Goizeko 10,30etan txistulari guztiak elizaurrean bildurik ermitaraino kalejiran igo ziran. Ermita aurrean meza hasi baino lehen agertutakoeri txistu soinuz egin zieten harrera. |
|
Meza ondoren, beti bezela "Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jota gero kalejiran ere herriruntz abiatu ziran. | |
Ruiztarren etxean eta jaso zuten aurreneko luntxa. Kontzertu txiki bat eman ondoren Gastaz-Eneara jeitsi dira. Sagardoa Txoootxean edateko prest zeukaten bertan. Ataria jendez lepo zegoen. Hor ere hainbat erromerirako doinu jo ondoren Kontsejupera abiatu ziran bazkaltzeko asmoz. |
Tag:
sanroke
Suscribirse a:
Entradas (Atom)