2012/11/22

Gaur Santa Zezilia eguna

Musikarien eguna da gaur Azaroak 22 "Santa Xexilia" , musikarien zaindariaren eguna baita.
Larunbatean hasi ziran txistulariak ospatzen Sandiusterrin Kantuz abesbatzarekin batera emaniko kontzertuarekin. Igandean berriz, Donostian ere ospatzeko aukera izan zuten. Izan ere, bertan hiru hernaniar  inguruko beste horrenbeste txistulariekin, eta Donostiako "Santa Zezilia"  abesbatzarekin batera, udaletxeko areto nagusian eskeinitako emanaldian aritu ziran eta.
Eta gaur nola ez,musika emanaldiak izango dira arratsaldean; bi hain zuzen ere. Musika Esko­lako ikasleen emanaldia izango da 18:30­etan Sandiusterrin. 17 abesti eskainiko dituzte musika instrumentu ezberdinek lagunduta. Kontzertua­ren atsedenaldian, 2011-2012 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei diplomak banatuko dizkiete.
Goiz Eguzkik, 12 abesti
Goiz Eguzki abesbatzak ere emanaldi ederra prestatu du jubilatu etxean bertan, 19:30e­tan. 12 abesti interpretatuko dituzte.

ZORIONAK BERAZ MUSIKARI GUZTIOI

No hay comentarios:

Publicar un comentario