Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2015/04/26
Goizetik Txistulari Taldea Errenterian
Maria Magdalena Baselizako lagunek gonbidatuta, atzo larunbata arratsaldeko zortzietan Hernaniko taldeak kontzertua eskeini zuen.
Ikuslegoa eta txistulariak oso gustora aritu ziren. Txalo zaparrada handia jaso zuen taldeak.
Kultur Elkarte horretako kideek Oroigarri bat oparitu zien txistulari taldeari.
Tag:
besteak
2015/04/20
2015/03/29
10.Txistulari Gazteen Txapelketa
Martxoak 28-29 Hernaniko txistulari jaialdiarekin batera gazteen txapelketa egiten da.
A mailan 8 bakarlari aritu ziran. B mailan berriz 13 eta arratsaldean D mailan 5 taldek hartu zuten parte.
Txapelketaren argazkiak HEMEN
SAILKAPENA
Igandean txistularien topaketa. Argazkian Plaza-Berrin eskeinitako kontzertua:
A mailan 8 bakarlari aritu ziran. B mailan berriz 13 eta arratsaldean D mailan 5 taldek hartu zuten parte.
Txapelketaren argazkiak HEMEN
SAILKAPENA
A MAILA ( 12 urte arte) | ||
1.Mikel Gonzalez (Durango) | 2.Janitz Sorazu (Azpeitia) | 3.Leire Retegi (Leitza) |
B MAILA ( 16 urte arte) | ||
1.Gorka Pagonabar (Durango) | 2.Iker Larrauri (Gasteiz) | 3.Beñat Alcuaz (Tafalla) |
D MAILA ( TALDEAK) | ||
1.IRUÑEA | ||
1.IRUÑEAko Gazte Taldea | ||
ANTXIETA (Azpeitia) |
Tag:
txapelketa
2015/03/09
Emakumeen egunean txistu kontzertua
KRONIKATIK jasota:
Udaberriak eta emakumeek protagonismo berezia izan zuten atzo Musika Eskolako txistularien kontzertuan. Urte sasoi berriari erreferentzia eginez, Udaberri (alborada), Txoriak eta Udaberriko lore politena jo zituzten. Emakumeen Eguna izaki, berriz, euskal emakumeek sortutako doinuak ekarri zituzten: Arroxali Arrietaren Doinu koskorrak eta Maixa ta Ixiarren Iluntzean eta Espartzinarena. Horrez gain, txistularien errepertorioko ohiko doinuak eta XVIIIgarren mende bukaerako Frantziako musika jo zituzten
Udaberriak eta emakumeek protagonismo berezia izan zuten atzo Musika Eskolako txistularien kontzertuan. Urte sasoi berriari erreferentzia eginez, Udaberri (alborada), Txoriak eta Udaberriko lore politena jo zituzten. Emakumeen Eguna izaki, berriz, euskal emakumeek sortutako doinuak ekarri zituzten: Arroxali Arrietaren Doinu koskorrak eta Maixa ta Ixiarren Iluntzean eta Espartzinarena. Horrez gain, txistularien errepertorioko ohiko doinuak eta XVIIIgarren mende bukaerako Frantziako musika jo zituzten
Tag:
HME
2015/03/05
Txistulari Jaialdia
EGITARAUA:
Martxoak 28, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa
11:00 A kategoria
11:45 (gutxi-gora-behera) B kategoria
17:00 D kategoria (taldeak)
18:00 (gutxi-gora-behera) sari banaketa
Martxoak 29 , igandea Txistulari Topaketa
10:00 Dianak herrian eta inguruko auzoetan
12:30 Kalejira eta, jarraian, Ttun-ttuna plazan
14:30 Bazkaria Santa Barbara elkartean
Tag:
txapelketa
2015/02/16
2015/02/15
Iñauteriak iritsi dira
Larunbatean giro bustia ( sirimiria ) baina tenperatura ederrarekin atera ziran Axeridantzako neska-mutilak parean dagoenari ipurdi aldea edo bizkarra berotzeko asmoz.
Euriagatik Buruhandi eta Erraldoiak Atsegindegin aritu ziran dantzan eta astinduak ematen. Ordu berean erromeria zegoenez, txandaka aritu ziran.
Tag:
iñauteriak
2015/02/04
Santa Ageda bezperan elurra
Inguruan eroritako elurteak ez du Hernaniko taldeen irteerak galerazi. Betiko modun ia sei orduko jarduna izan zuten "Ohitura Zaharrak" kidekoek.
Santa Ageda bezpera da gaur eta ohi bezala, santa eskean aterako dira Hernaniko hainbat talde. Gainera, santa eske bereziak ere izango dira gaurkoan. Izan ere, Ereñotzuko Ur Mia elkartekoak 50. urteurrena ospatuko du eta Kantuz abesbatzarenak 25.a. 16:30etan jarri dute hitzordua, Ereñotzun, eta Kantuzek 18:15etan, Milagrosan. Ohitura Zaharrak abesbatzakoak ere ordu eta leku berean geratu dira. Ikastetxeetako umeak ere aterako dira goizean. Eta baita goizuetarrak ere, 18:30etan.
![]()
Kantuz abesbatza
|
Ohitura Zaharrak abesbatza eta txistulariak
|
Argazkiak:KRONIKA
------------------------------------------------------------------------------------------Santa Ageda bezpera da gaur eta ohi bezala, santa eskean aterako dira Hernaniko hainbat talde. Gainera, santa eske bereziak ere izango dira gaurkoan. Izan ere, Ereñotzuko Ur Mia elkartekoak 50. urteurrena ospatuko du eta Kantuz abesbatzarenak 25.a. 16:30etan jarri dute hitzordua, Ereñotzun, eta Kantuzek 18:15etan, Milagrosan. Ohitura Zaharrak abesbatzakoak ere ordu eta leku berean geratu dira. Ikastetxeetako umeak ere aterako dira goizean. Eta baita goizuetarrak ere, 18:30etan.
Tag:
santageda
2015/01/06
Errege magoen kabalgata
Ohi bezala, Karobi elkartearen ondotik abiatu zen kabalgata eta herrian barrena Musika Bandaren eta txistularien erritmora ibili ostean, udaletxeko arkupetan egin zuten geldialdia, umeen gutunak jasotzeko. Muxuak, goxokiak eta opari txiki batzuk ere banatu zituzten. Zaharren Egoitzan ere izan ziren aurrez. Gauean, berriz, gainerako opariak banatu dituzte etxez etxe, eta sorpresa galanta hartuko zuen batek baino gehiagok gaur goizean.
2015/01/01
Urte Berri On 2015
Urte Berri HOTZ On.
Ohiturarekin jarraituz, txistulariak Urte berriari ongi etorria eman diote URTE BERRI GOIZA biribilketa joaz. Izugarrizko hotza egon arren, herriko txistulari talde bat betsteari agurra eman diote gau osoan giro ederrean pasata. Kalejira eta gero gosaltzera.......!!!!
Ohiturarekin jarraituz, txistulariak Urte berriari ongi etorria eman diote URTE BERRI GOIZA biribilketa joaz. Izugarrizko hotza egon arren, herriko txistulari talde bat betsteari agurra eman diote gau osoan giro ederrean pasata. Kalejira eta gero gosaltzera.......!!!!
Hotzaren ondorioz, argazkia dardarka atera behar izan da eta ez a oso kalitate onekoa atera.
Hala ere, bejondeizuela!!! txistulariok.
Bi txistulari taldeak Urte Berriari agurtzea ohitura bihurtzeko animatzen?
2014/12/24
2014/12/21
Eguberrietako kontzertua Santomas egunean
Eguerdiko ordu batean txistulariek urteroko kontzertua eskeini dute. Aurten ere, Aitor Huizi eta Ane Diez, biolin jotzailekin batera aritu dira.
Kontzertuaren egitaraua honako hau izan da:
Kontzertua amaituta gero, aurtengoan ere, ikus-entzuleek zizka-mizka batzuk jan-edateko aukera izan dute.
Kontzertuaren egitaraua honako hau izan da:
1.ZORTZIKO-BIRIBILKETA | P.Zabala/Demetrio Iriarte |
2.MINUETOA | Eusebio Basurko/J.I.Ansorena |
3.Gipuzkoak Barrena | Herrikoia/I.Eguren |
4.Otsagabiako dantzak | Herrikoia |
5.Iruña de la Oca | Herrikoia/J.Eseverri |
6.DIN,DAN,DON | J.Pierpont |
7.Alborada navideña V | Herrikoia/Luis Urteaga |
8.Gabaren Zoragarria- -Noche de Paz |
R.S Willis - -F.X.Gruber. Biak J.I.Ansorenak moldatuta |
![]() |
![]() |
![]() |
Tag:
eguberri
2014/11/23
Sta Zeziliako kontzertua. Kantuz abesbatzak 25 urte.
Kantuz abesbatza 25garren urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil,
eta atzokoan kontzertu berezia eskaini zuten Atsegindegin. Herritar asko
gerturatu zen musikaz gozatzera, Santa Zezilia egunean. Egun honetan
gainera, lagun izan zituzten Goiz Eguzki abesbatza, Hernani eta inguruko
txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea. Atzokoa izan zen
azken omenaldia; izan ere, astean zehar kontzertu gehiago izan dira,
han eta hemen.
Txistulariak Santa Zeziliako kontzertu honetan 20 urte daramazkite Kantuz abezbatzarekin batera antolatzen.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
Txistulariak Santa Zeziliako kontzertu honetan 20 urte daramazkite Kantuz abezbatzarekin batera antolatzen.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
|
|
| ![]() |
Tag:
santaxexili
2014/11/16
Hernaniko Musika Eskolako txistulariak arkupetan
Santa Zezilia datorren hastean izanagatik, gaur txistulariak kontzertua eskeini dute arkupetan.
Txistuaren ohiko errepertorioko piezez gain, hainbat euskal doinu ezagun ere joko dituzte. Esaterako, Xabier Leteren Maiteaz Galdezka, edo Ken Zazpiren Ilargia.
Txistuaren ohiko errepertorioko piezez gain, hainbat euskal doinu ezagun ere joko dituzte. Esaterako, Xabier Leteren Maiteaz Galdezka, edo Ken Zazpiren Ilargia.
Tag:
HME,
santaxexili
Suscribirse a:
Entradas (Atom)