2015/03/09

Emakumeen egunean txistu kontzertua

KRONIKATIK jasota:

Udaberriak eta emakumeek protagonismo berezia izan zuten atzo Musika Eskolako txistularien kontzertuan. Urte sasoi berriari erreferentzia eginez, Udaberri (alborada), Txoriak eta Udaberriko lore politena jo zituzten. Emakumeen Eguna izaki, berriz, euskal emakumeek sortutako doinuak ekarri zituzten: Arroxali Arrietaren Doinu koskorrak eta Maixa ta Ixiarren Iluntzean eta Espartzinarena. Horrez gain, txistularien errepertorioko ohiko doinuak eta XVIIIgarren mende bukaerako Frantziako musika jo zituzten

No hay comentarios:

Publicar un comentario