2015/03/05

Txistulari Jaialdia


EGITARAUA:
Martxoak 28, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa

11:00 A kategoria
11:45 (gutxi-gora-behera) B kategoria
17:00 D kategoria (taldeak)
18:00 (gutxi-gora-behera) sari banaketa

Martxoak 29 , igandea Txistulari Topaketa
  
10:00 Dianak herrian eta inguruko auzoetan
12:30 Kalejira eta, jarraian, Ttun-ttuna plazan
14:30 Bazkaria Santa Barbara elkartean

2015/02/16

Gaztetxoen Azeridantza ere euritan

Hala ere, jende ugari agertu da.

2015/02/15

Iñauteriak iritsi dira

Larunbatean giro bustia ( sirimiria ) baina tenperatura ederrarekin atera ziran Axeridantzako neska-mutilak parean dagoenari ipurdi aldea edo bizkarra berotzeko asmoz.
Euriagatik Buruhandi eta Erraldoiak Atsegindegin aritu ziran dantzan eta astinduak ematen. Ordu berean erromeria zegoenez, txandaka aritu ziran.

2015/02/04

Santa Ageda bezperan elurra

Inguruan eroritako elurteak ez du Hernaniko taldeen irteerak galerazi. Betiko modun ia sei orduko jarduna izan zuten "Ohitura Zaharrak" kidekoek.



Kantuz abesbatza
Ohitura Zaharrak abesbatza eta txistulariak



 Argazkiak:KRONIKA
 ------------------------------------------------------------------------------------------
Santa Ageda bezpera da gaur eta ohi bezala, santa eskean aterako dira Hernaniko hain­bat talde. Gainera, santa eske bereziak ere izango dira gaur­koan. Izan ere, Ereño­tzuko Ur Mia elkartekoak 50. urte­urrena ospatuko du eta Kantuz abesbatzarenak 25.a. 16:30e­tan jarri dute hitzordua, Ereñotzun, eta Kan­tuzek 18:15et­an, Milagro­san. Ohitura Zaha­rrak abesbatza­ko­ak ere ordu eta leku berean ge­ratu dira. Ikastetxeetako ume­ak ere aterako dira goizean. Eta baita goizuetarrak ere, 18:30etan.

2015/01/06

Errege magoen kabalgata


Ohi bezala, Karobi elkartearen ondotik abiatu zen kabalgata eta herrian barrena Mu­sika Bandaren eta txistu­la­rien erritmora ibili ostean, udale­txeko arkupetan egin zuten geldialdia, umeen gutunak jaso­tzeko. Muxuak, goxokiak eta opari txiki batzuk ere banatu zituzten. Zaharren Egoitzan ere izan ziren aurrez. Gauean, berriz, gainerako opariak banatu dituzte etxez etxe, eta sorpresa galanta hartuko zuen batek baino gehiagok gaur goizean.

2015/01/01

Urte Berri On 2015

Urte Berri HOTZ On.

Ohiturarekin jarraituz, txistulariak Urte berriari ongi etorria eman diote URTE BERRI GOIZA biribilketa joaz. Izugarrizko hotza egon arren, herriko txistulari talde bat betsteari agurra eman diote gau osoan giro ederrean pasata. Kalejira eta gero gosaltzera.......!!!!

Hotzaren ondorioz, argazkia dardarka atera behar izan da eta ez a oso kalitate onekoa atera.
Hala ere, bejondeizuela!!! txistulariok.
Bi txistulari taldeak Urte Berriari agurtzea ohitura bihurtzeko animatzen?

2014/12/24

2014/12/21

Eguberrietako kontzertua Santomas egunean

Eguerdiko ordu batean txistulariek urteroko kontzertua eskeini dute. Aurten ere, Aitor Huizi eta Ane Diez, biolin jotzailekin batera aritu dira.
Kontzertuaren egitaraua honako hau izan da:

1.ZORTZIKO-BIRIBILKETA P.Zabala/Demetrio Iriarte
2.MINUETOA Eusebio Basurko/J.I.Ansorena
3.Gipuzkoak Barrena Herrikoia/I.Eguren
4.Otsagabiako dantzak Herrikoia
5.Iruña de la Oca Herrikoia/J.Eseverri
6.DIN,DAN,DON J.Pierpont
7.Alborada navideña V Herrikoia/Luis Urteaga
8.Gabaren Zoragarria-
-Noche de Paz
R.S Willis -
-F.X.Gruber.
Biak J.I.Ansorenak moldatuta

Kontzertua amaituta gero, aurtengoan ere, ikus-entzuleek zizka-mizka batzuk jan-edateko aukera izan dute.

2014/11/23

Sta Zeziliako kontzertua. Kantuz abesbatzak 25 urte.

Kantuz abesbatza 25garren urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil, eta atzokoan kontzertu berezia eskaini zuten Atsegindegin. Herritar asko gerturatu zen musikaz gozatzera, Santa Zezilia egunean. Egun honetan gainera, lagun izan zituzten Goiz Eguzki abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea. Atzokoa izan zen azken omenaldia; izan ere, astean zehar kontzertu gehiago izan dira, han eta hemen.
Txistulariak Santa Zeziliako kontzertu honetan 20 urte daramazkite Kantuz abezbatzarekin batera antolatzen.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2014/11/16

Hernaniko Musika Eskolako txistulariak arkupetan

Santa Zezilia datorren hastean izanagatik, gaur txistulariak kontzertua eskeini dute arkupetan.
Txistuaren ohiko erreper­to­rioko piezez gain, hainbat eus­kal doinu ezagun ere joko dituzte. Esaterako, Xabier Le­teren Maiteaz Galdezka, edo Ken Zazpiren Ilargia.

2014/10/10


Aurtengoan bigarrenez, Urnieta, Hernani,Lasarte eta Andoaingo txistulariek kalejira egin dugu elkarrekin.

2014/09/29

Euskal Jaiak berpizten



URUMEAKO KRONIKAtik jasota:

 2009an, mendeurrena zela eta, Euskal Jaiak berres­ku­ra­tze­ko asmoa izan zuen Uda­lak. Xabier Iriarte da Euskal Jaiak antolatzen dabile­ne­tako bat eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.
1909.urtea zen, eta garai hartan Udalak hamar mila pezeta baino gehiago gas­tatu zituen Euskal Jaiak antolatzen. Orduan, iraila­ren 18tik 22ra ospatu ziren, eta hartan ere ganadu azokak izugarrizko arra­kasta izan zuen.

Orduko haiek izuga­rriz­ko festak izan zirela kon­tatu du Iriartek: «Diputazi­o­ko or­dez­kariak atera ziren des­fi­lean. Oso jai arrakas­ta­tsuak izan ziren eta ekin­tza ugari antolatu ziren: sa­gardo­gin­tza­ri buruzko kon­partsa, mu­sika banda, Do­nostiako Or­feoia, su arti­fi­zia­lak, ze­zen­-suzkoa, ma­kil­dan­tza­ri­ak, irrintzilari txa­pelketa, ber­tsolariak, eus­karaz ira­kur­tzeko eta idazteko ariketak…». Iriartek azaldu du «gaur egun egiten ditugun Euskal Jaiak 1909an egin zirenetan oinarrituak daude. Gaur egun­­go taldeetara egokitu be­­har izan ditugu ekintzak, baina funtsa, ordukoetan da­go». Euskal kutsuko fes­tak indartu nahi zirela ai­pa­tu du. Horretarako, he­rriko talde eta elkarteei deialdia egin zitzaien eta ho­rrela an­tolatu ziren 2009ko Euskal Jaiak. «Le­he­nengo urtean ze­zen suzkoa eta guzti ate­ra zen, eta baita bi karroza ere», esan du. Arrakasta izan zutela ikusita, hurrengo urtean ere egitea erabaki zuten, eta ordutik urtero antolatu dituzte.

2014/08/23

Donostian Euskal Herriko Txistularien kontzertua 2014

Hemen ikusgai:
EITB-Nahieran Txistulari kontzertuak

Portuko jaiak

Urumeako Kronikatik jasota(14-08-23):
Portuko jaiak ez dira nolanahikoak, herriko jai nagusiarekin konparatzen baitira! Aurten ere, denen gustoko egitaraua prestatu dute, auzotar,
herritar nahiz kanpotarrentzat. Atzo bota zuten txupinazoa. Bihar bukatuko da festa.

2014/08/17

Aranon Roke deuna ospatzen

Goizean eguraldi kaxkarra izan arren, 12 txistulari animoso aterkiak eskutan igo ziran San Roke ermitaraino txistua jotzen.
Itzuleran, pilotalekua oso bustita zegoelako pilota partidurik ez zan izan. Hala ere, txistulari talde nekaezinak egun osoko festa bete zuten Aranoko kaleetan.
Joan dan urtean Iñaki Azkoaga txistulari Elorriotarra lehen aldiz etorri bazan, berriro errepikatu zun eta, harekin Pasai Donibaneko "Pirulo", Juanan Laboa, etorri zan. Ez zuten hutsik egin Bartzelonatik etorritako Markos Zapirain(Lekeitiarra),Jordi, Jabier Narbarte(Aranoarra) eta Gabriel Huarte (Iruñarra). Txistulari taldea osatzeko Modesto Lasa (Hondarbitar mejikanua), eta Patxi Apezetxea, Boni Agirresarobe, Eneko Semper, Carlos eta Garbiñe Tijero hernaniarrak izan genituen. Txistulariaz gain, Maider Semper trikitilaria ere bertan izan zan otorduetan ( hamaiketakoa eta bazkarian) soinu txikia jotzen.

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN