2014/09/29

Euskal Jaiak berpizten



URUMEAKO KRONIKAtik jasota:

 2009an, mendeurrena zela eta, Euskal Jaiak berres­ku­ra­tze­ko asmoa izan zuen Uda­lak. Xabier Iriarte da Euskal Jaiak antolatzen dabile­ne­tako bat eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.
1909.urtea zen, eta garai hartan Udalak hamar mila pezeta baino gehiago gas­tatu zituen Euskal Jaiak antolatzen. Orduan, iraila­ren 18tik 22ra ospatu ziren, eta hartan ere ganadu azokak izugarrizko arra­kasta izan zuen.

Orduko haiek izuga­rriz­ko festak izan zirela kon­tatu du Iriartek: «Diputazi­o­ko or­dez­kariak atera ziren des­fi­lean. Oso jai arrakas­ta­tsuak izan ziren eta ekin­tza ugari antolatu ziren: sa­gardo­gin­tza­ri buruzko kon­partsa, mu­sika banda, Do­nostiako Or­feoia, su arti­fi­zia­lak, ze­zen­-suzkoa, ma­kil­dan­tza­ri­ak, irrintzilari txa­pelketa, ber­tsolariak, eus­karaz ira­kur­tzeko eta idazteko ariketak…». Iriartek azaldu du «gaur egun egiten ditugun Euskal Jaiak 1909an egin zirenetan oinarrituak daude. Gaur egun­­go taldeetara egokitu be­­har izan ditugu ekintzak, baina funtsa, ordukoetan da­go». Euskal kutsuko fes­tak indartu nahi zirela ai­pa­tu du. Horretarako, he­rriko talde eta elkarteei deialdia egin zitzaien eta ho­rrela an­tolatu ziren 2009ko Euskal Jaiak. «Le­he­nengo urtean ze­zen suzkoa eta guzti ate­ra zen, eta baita bi karroza ere», esan du. Arrakasta izan zutela ikusita, hurrengo urtean ere egitea erabaki zuten, eta ordutik urtero antolatu dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario