2022/11/27

Santa Zezilia eguneko Kontzertua

2022 urtea berezia izaten ari da Hernaniko txistulariontzat. Ekainean amaitu zan Goizetik txistulari elkartearen zeregina eta Urritik aurrera Hernaniko txistulari guztiak Hernaniko Herri Musika Elkartean bat eginda gabiltza; iganderoko diana jotzeko lau talde osatuta, kaxkoa alaitzeaz gain, auzoetara egiten dugu bixita.

Aurtengo Santa Zeziliako kontzertua Hernaniko txistulariak eta gonbidatuak izan ditugu, Donostia, Oiartzun, Getaria, Leitza, Usurbil eta Andoaingo txistulariak parte hartu dute bertan. Zuzendari lanetan Aitor Arozena oiartzuarra, Donostiako udal txistulari bandako kidea. Kontzertu honetarako Hernaniko musikarien doinuak aukeratu ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario