Hasi bezalaxe amaitu dute gaur Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastian “Donostik” beren ibilbidea txistulari-bandan. Izan ere, Urteberri egunean hasi ziren biak, duela 56 urte Patxi eta duela 51 urte Donosti, eta egun horretan egiten den legez, Joxe Ansorenaren “Urte Berri Goiza” izan da kalejirako doinua. Herritar batzuk izan ditugu lagun azken kalebuelta horretan, eta gero, Milagrosan, omenaldi txiki bat egin diegu biei. Patxik bertso batzuk kantatu dizkio Josebari, eta Josebak, Patxiri eskerrak eman ondoren, Patxi eta Txobito aipatu ditu, eta haiengandik ikasitakoa azaldu du. Patxik, amaitzeko, urte hauen guztietan izan dugun lagun-giroa nabarmendu du, emozioari nekez eutsita."
(“Iparragirre abila
dela”, doinua) Patxi Apezetxeak Donostiri eginikoak:
Majiña dantza, biribilketa
fandango eta zortziko
zure danborrak poztutzen ditu
hume, gazte ta adinako
batzuetan kalez gora
bestetan goazen behera
prest hortxe zaude jotzeko
-irribarretsu ta alaia beti
eta umore oneko (bis)
Aitona Txomin txistularia
izanda zure eredu
harrek bidea ireki eta
zuk zuzen zuzen jarraitu
berrogei ta hamar urte
zenbat ebi ta elurte
baina zu etzera gelditu
-orain Joxeba jubilatu ta
Koro ta biok disfrutatu (bis).
No hay comentarios:
Publicar un comentario