2013/06/15

XX. Preludioa

SAN Joanak iragartzen ditu Preludioak urtero, eta aurten, inoiz baina gehiago. He­rriko festetan protagonista izaten diren hiru taldek hartuko du­te parte Iragarpen kontzertuan: Her­nasax saxofoi taldeak, Kan­taitak eta Akelarreak. Ast­e­bete eskas falta da txupinazoak jaiak abiarazteko eta festa giroan murgiltzen has­te­ko aukeretako bat izango da gaur gaueko kontzertua. Pla­zan izango da, eguraldi bikaina baitago iragarrita; emanaldia, 22:30etatik aurrera.
Joan den urteko errepertorioa 
Bertan behera geratu zen joan den urtean Preludioa, euria medio. Ongi entsaiatu eta ilusioz prestatuko errepertorioa ordea, ezin zen ezer ezean utzi, eta aurten, iazko programa bera aurreikusi dute, abestiren bat gorabehera.
Hernaniar ikutua, beti 
Musikari eta herritarrentzat urteko zita preziatuena izaten da Preludioa, eta ez da kasualitatea. San Joanak iragartzeaz gain, herritar izaera haundiko kontzertua izaten da, musikari ia guztiak, Hernanikoak izaten baitira. Aurten gainera, hiru talde berrik egingo dute ekarpena, San Joan jaiekin zerikusi zuzena duten hiru taldek. Hernansax saxofoi taldea bitan entzuteko aukera izango da: Bo doinu atzerritar atalean, txistulariekin batera, eta Donostia atalean, txistulari eta abesbatzarekin batera. Kantaitaren kasuan, talde osoak, San Joan bezperan suaren inguruan eskaintzen duen errituala interpretatuko du. Preludioaren bukaera aldean izango da hauen abestiez gozatzeko aukera. Eta talde berriekin jarraituz, akelarreak jarriko dio ginda, San Joan usaineko Preludioari. San Joan bezperan, ekainaren 23an, egiten duten sorgin dantza eskainiko dute gaur, Plazan.
Preludiao, hamar ataletan banatuta 
Hamar zati edo atal izango ditu Preludioak aurten, 22:30etan hasi eta gauerdi ingurura arte. Dantza eta agurrak irekiko dute urteko kontzertu nagusia eta San Joan Zor­tzikoak itxiko du. Tartean, hauek izango dira ekitaldiak: Bi doinu atzerritar, Ca­mila Burana, Donostia, Re­demption Song, Euskal Herria kantuz, Kantaita, Sorgin Dantza eta Mendirik Mendi.
EGITARAUA: 
-Dantza eta agurra 
Iñigo Peña, akordeoi taldea, txalapartariak eta dantzariak. Zuzendaria: Maribel Insausti
-Bi doinu atzerritar 
V. Reiman/ H. Whitney/ Moldaketa: J. I. Ansorena/ Roberto Pacheco. Txistulariak eta saxofoi taldea. Zuzendaria: Patxi Apezetxea
-Carmina Burana: Tanz, Fortune  plango o Fortuna
Carl. Orff/ Moldaketa: Jos Moerenhout. Musika Banda eta abesbatzak. Zuzendaria: Igor Arroyo.
-Donostia
A. Peña y Goñi/ Moldaketa: T. Agirre­go­­mez­kor­ta/ R. Pacheco. Txistulariak, saxofoi taldea eta abesbatzak. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
-Redemption Song
B. Marley/ Moldaketa: Iñaki Urkizu. Musika Banda eta bertsolariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
-Euskal Herria kantuz
Alfredo Gonzalez Chirlaque, Musika Banda eta abesbatzak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
-Kantaita
-Sorgin dantza
Herrikoia. Hernaniko akelarreko partadaideak, dultzainak, danborrada eta txalaparta.
-Mendirik Mendi
J. A. Erauskin. Musika Banda, txistulariak, abesbatzak eta akordeoi taldea. Zuzendaria. Patxi Apezetxea.
-San Joan Zortzikoa
Herrikoia/ Moldaketa: Joxan Goikoe­txea/ Hitzak: M. Lekuona. Musika Banda, txistulariak, akordeoi taldea, txalapartariak, abesbatzak eta dan­tzariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario