2020/06/24

2020. San Joan jairik ez baina ekitaldiak bai

San Joan bezperako txupinazoa bai baina jenderik gabe. Txistulariek San joan martxa jo dute udaletxeko pleno aretoan. Ondoren buruhandi eta erraldoiekin batera urtean behin jotzen duten "Nere Herriko Jaiak" edo triku triku bezela ezaguna den doinua jo dute.



San Joan egunean "Mendirik Mendi" goiz eresia jotzera auzoetara jo dute: Sorgintxulo, Marieluts, Latxunbe-berri, Ave Maria parkea eta bukatzeko kiroldegi aurrean aritu dira.

San Joan egunean "Mendirik Mendi" jotzen ohitura dan bezela.

2020/06/14

San Joan jaietako iragarpenik ez baina musikariak bai

San Joan jaietako iragarpen kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten bertan parte hartzen duten taldeek.
Osasun-larrialdirik izan ez balitz, gaurko egunean egingo zen kontzertu hori. Kontzerturik izan ez arren, Hernaniko musikariek Kaxkoan eta auzoetan jotzeko aukera izan dute gaurkoan eta gogotsu aritu dira.

Txistulariok honako ibilbidea egin dugu:

Mañe y Flake, Gartzia Goldarazeko kirol pista, Etxeberriko pilotalekua eta beste hainbat txoko, besteak beste, Sagastialde, Sagastialde-berri, atletismoko pistako etxeen ingurua, Gabriel Zelaia plaza eta amaitzeko Bidebieta plaza.

2020/05/02

Laister itzuliko gara, indarberrituta

Koronabirusak sortutako alarma-egoera dela-eta, hilabete eta erditik gora daramagu igandeetako diana egin gabe. Laster itzuliko gara, eta herri osoan entzun ahal izango gaituzue.

2020/02/22

Iñauterietako larunbatean


Eguraldi bikainarekin jo dute txistulariek Azeri Dantzan, 90 minutukoa izan da, azkenean plazara iristerako maskuri guztiak lehertuta zeuzkatenez, azkeneko dantza laburra izan da.


2020/02/06

Santa Ageda bezperan lau talde plazan elkartuz


Ohitura Zaharrak antolatutako Santa Ageda bezperako ekitaldiak aurten 58. urtea bete du ( 1962an hasi zirean kantuan). San Joan konpartsako kideek 2014. urtetik etortzen hasiak dira. Aurten berezia izan da; arratsaldeko zazpietan lau abesbatza elkartu baitira plazan, Kantuz, Goiz-eguzki, Musika-eskolako umeak eta Ohitura Zaharrak taldeak. Bakoitzak bere doinu eta estilo desberdina erakutsi du, hortaz, Santa Ageda "koplen lau bertsio" desberdin entzun izan ditugu.
Ohitura Zaharrak taldea bertsolarien laguntza eta umorea izaten du beti. Aurten agertutakoak, Zelaia, Osa, Agirre eta Lasarte izan dira.

2020/01/15

2020/01/13

Aurreneko kalez kale kantarin musikari berri bat aurrenekoz

Hilaren 11ean, eguraldi ona baina sekulako hotzarekin, egin da aurtengo aurreneko Kalez Kale Kantari saioa. Bertan Unai Trullenek lehenego aldiz jo zuen atabala.

2020/01/05

2020ko Erregeen kabalgatan

Hernaniko txistulariak eten gabe "Erregeak Datoz" pasakallia jotzen aritu dira. Urbieta kaletik abiatu, Ispizuan gora, Elanotik joanda plazan sartu eta Andrekaletik jeitsi ondoren kale Nagusitik gora plazan bukatu da kabalgata. Arratsaldeko 6etan punttu punttuan hasi eta 7rako iritsi da kabalgata burua plazaraino.
https://photos.app.goo.gl/FtnwAJGrp8UmYKZC6

Gorrotxategi pilotariari omenaldia

Atzo arratsaldean, herriko pilota-elkarteak omenaldia egin zion Aitor Gorrotxategiri, 2018an munduko txapelduna izandako pilotari hernaniarrari. Hantxe izan ziren txistulariak eta dantzariak ere, frontoia girotzeko eta Gorrotxari ohorezko agurra dantzatzeko.

2020/01/01

2020 Urte berrion

Urte Berri guztietan bezelaxe, aurten ere herriko kaxkoan zehar ibili dira txcistulariak Joxe ansorenaren "URTE BERRI GOIZA"  biribilketa joaz.

2019/12/22

Omenaldia Juan Jose Arregiri


Eguberritetako kontzertuan, emanaldi eta omenaldi berezia eskeini zitzaion Juan Jose Arregi apaizari. Haren musika-ibilbideari errepasoa emanez eta kontzertua berak sortutako doinuaz osatuta.
DOINUAK                                                                                                                           Moldaketak  Ruth Martin
Entzuteko izenburuaren gainean KLIK egin
1-POZA        2-MINUETOA          3-PEIO          4-EGURBERRI GIROA          5-TERE
                                                Egilea          J.J.ARREGI.

A Festive Chrismas Celebration ........................................................................................Audrey Snyder

2019/12/14

Eguberrietako kontzertu berezia

Bihar igandea, abenduak 15 Goizetik txistulari bandak Milagrosa kaperan eskeiniko du 13:00etan eguberrietako kontzertua.
Aurten berezia izango da. Jun Jose Arregi musikagilearen doinuak aurreneko aldiz joko baitira. Berari eskerrak emateko, omenaldi txiki bat egingo zaio txistuarentzat sortuak eta moldatuak baititu hainbat eta hainbat partitura. OBiharko kontzerturako moldaketak Ruth Martin Apezetxea zuzendariak egin ditu.


2019/12/01

San Saturnino egunean txistulariek ez zuten hutsik egin Iruñan


San Saturnino ospatzen da Iruñean , et jai egina izaten da, hura baita bertako zaindaria. Hori horrela, txistulariak Joseba Tobesen zuzendaritzapean aritu ziran eguerditik bazlak ordurarte kaleetan zehar.

Sanata Zezilia ospatzen bi tronpeta joleekin


Azaroaren 24ean ospatu zuten Santa Zezilia eguna Goizetik txistulari taldeko kideek. Ohiko kalejira izan beharrean, bi tronpeta joleen laguntzarekin, herriko hainbat txokotan jo zuten. Euriaren beldur ibili ba ziran, emanaldian zehar lehorpean aritu ziran.