Aurtengo San Roke egunean merezitako omenaldia jaso du urtetan, 40 inguru, San Roke egunean nekatu gabe argazkiak atera ta ateratzen aritzen den Mikel Ruiezek.
Urteko argazkiak eskuratu ahal izateko, hurrengo urtean Aranora etortzea ezin bestekoa izaten da. Aitzeki horrekin urtero lagun berriyak hurbiltzen dira Aranora.
Herriko Rokeri, duela gutxitik falta zaigunari (gaur bere urteak ospatuko genitun) bere etxe aurrean “Agur Jaunak” eskeini diote.
Festa, giro ezin hobean igaro da.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2010/08/16
2010/08/15
Astelehenean Abuztuak 16,San Roke eguna Aranon
San Roke Eguna urteko ospakizun garrantzitsuenetakoa izaten da aranoarrentzat, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte astelehenerako. Aurtengo festa egunak gainera izango du berezitasun bat: Mikel Ruiz hernaniarrari omenaldia egingo diote urte guzti hauetan bere argazki kamerakin egindako lana eskertzeko..
Musikarekin hasi eta bukatuko dute eguna
Txistu doinuek egingo diote ongi etorria San Roke festari, goizeko 10:15etan Plazan izango den kontzentrazioarekin. Eta momentu horretatik aurrera, nabaria izango da egun osoan zehar izango duten presentzia. Bazkaldu aurretik eta ondoren ere kalejira egingo dute, Aranoko kaleetatik barrena.
Txistuaren eta San Roke Egunaren lotura aspaldidanik dator. Txistu doinuak Antsorenatarrak eta Zubillagatarrak hasi ziren zabaltzen San Roke Egunean. Orduan oinez joaten ziren Hernanitik. Ondoren, urte luzeetako hutsunea izan zen, eta beste txistulari hernaniar batek errekuperatu zuen ohitura; Antonio Intxausti Ansak hain zuzen. Gaur egun berriz, bazter guztietatik joandako txistulariak elkartzen dira Aranon.
Meza, bazkaria eta agurra
Goizeko 11:00etan Meza izango da Aranon, bertako eta inguruko herrietako jende ugari erakartzen dituena, tartean hernaniarrak. Eta eguna behar bezala ospatzeko, aurten ere ez dira faltako bazkaria eta festa amaierako agurra. Agur Jaunak abestuko dute.
EGITARAUA:
10:15 Txistulari kontzentrazioa. Pilotaleku parean.
10:30 Meza abisua( Elizako kanpaiak) eta txistulariak
10:40 Txistularien irteera.
11:00 Meza ermitan
12:00 Pelota partidua
13:30 Txistulari kalejira
14:30 Kontzejuan bazkaria
19:00 Txistulari kalejira
19:30 ‘Agur Jaunak’ abestuz agurra
Musikarekin hasi eta bukatuko dute eguna
Txistu doinuek egingo diote ongi etorria San Roke festari, goizeko 10:15etan Plazan izango den kontzentrazioarekin. Eta momentu horretatik aurrera, nabaria izango da egun osoan zehar izango duten presentzia. Bazkaldu aurretik eta ondoren ere kalejira egingo dute, Aranoko kaleetatik barrena.
Txistuaren eta San Roke Egunaren lotura aspaldidanik dator. Txistu doinuak Antsorenatarrak eta Zubillagatarrak hasi ziren zabaltzen San Roke Egunean. Orduan oinez joaten ziren Hernanitik. Ondoren, urte luzeetako hutsunea izan zen, eta beste txistulari hernaniar batek errekuperatu zuen ohitura; Antonio Intxausti Ansak hain zuzen. Gaur egun berriz, bazter guztietatik joandako txistulariak elkartzen dira Aranon.
Meza, bazkaria eta agurra
Goizeko 11:00etan Meza izango da Aranon, bertako eta inguruko herrietako jende ugari erakartzen dituena, tartean hernaniarrak. Eta eguna behar bezala ospatzeko, aurten ere ez dira faltako bazkaria eta festa amaierako agurra. Agur Jaunak abestuko dute.
EGITARAUA:
10:15 Txistulari kontzentrazioa. Pilotaleku parean.
10:30 Meza abisua( Elizako kanpaiak) eta txistulariak
10:40 Txistularien irteera.
11:00 Meza ermitan
12:00 Pelota partidua
13:30 Txistulari kalejira
14:30 Kontzejuan bazkaria
19:00 Txistulari kalejira
19:30 ‘Agur Jaunak’ abestuz agurra
Tag:
sanroke
33. Txistularien Kontzertu Nagusia Donostian
![]() | ![]() |

- 1. DONOSTIA (pasodoblea) Antonio Peña y Goñi**(1846-1896)
- 2. UROLALDEKO HARROBIA.
• Ana Mari (baltza) Isidro Ansorena* (1892-1975)
• Maritxu Isidro Ansorena* (1892-1975)
Bakarrekoak: Alain Sorazu eta Jon Mendizabal - 3. XABIER LETEREN ABESTIAK.
• HABANERA Xabier Lete*** (1944—)
• XALBADORREN HERIOTZAN Xabier Lete*** (1944—)
Bakarreko kantaria: Irati Odriozola - 4. BERAKO MAKIL DANTZA Herri doinuak**
Berako Gure Txokoa dantzari taldea - 5. DONOSTIAR BAT AHO SOINUZ MUNDUAN: FERMIN PUJOL.
• Pastelero Herri kanta*
• Molinatxo (habanera) Herri kanta*
Aho soinuaren bakarrekoa: Fermin Pujol - 6. GIZON DANTZA Herri doinuak*
Bakarreko dantzaria: Aimar Odriozola - 7. HAURTXO ZARATATSUAK:
• CORO DE BEBÉS PARA EL CARNAVAL DE 1890 Norberto Luzuriaga* (?-1907)
• IÑAUTERIAK 2008 José Luis Ocón (1942—) - 8. FANDANGO ETA ARIN ARINA Ezezagunak*
Trikitilariak: Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea
Dantzariak: Uxue eta Aitor Arrieta anai-arrebak - 9. KANTUZ JIRAN:
• Behin batean Loiolan Indalezio Bizkarrondo, Bilintx (1831-1876)/Herri doinua***
• Iturengo arotza Herri kanta***
Kantariak: Irati Odriozola eta Ane Badiola - 10. IMANOL MUÑOZ OTAEGI GOGOAN:
• Haurren dantza. Raimundo Sarriegi****(1838-1913)
• Begi urdin bat…………………………………… Bitoriano Iraola (1841-1919)/Raimundo Sarriegi****
Dantza eta kanta: Groseko Kaldereroak Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner
Moldaketak: *Jose Ignazio Ansorena-**Txomin Agirregomezkorta-***Jagoba Astiazaran-****Jose Mari Oiartzabal
Tag:
Aste_Nagusia,
Donostia
2010/06/30
San joanak amaitu dira baina ez txistularien jarduna
| San Joan jaiak amaitu arren txistulariak jai egunetan kaxkoko kaleetan jotzen jarraituko dute oporrak hartu arte. Zaharren egoitzan Madalenetan ere arituko dira. Azkeneko joaldia San Ínazio egunean izango dute. Argazkia San Joanetako bazkarikoa da. |
Tag:
sanjuanak
2010/06/25
2010/06/24
San Juan eguneko kontzertua
Ekainak 24 ean, eguerdiko 12 tan udaletxeko arkupetan.
| EGITARAUA | |
| *Maritxu J.I Ansorena/A.Iribar *Ilunabarra R.Sarriegi/J.I.Ansorena *Baietz (Fandangoa) J.I.Ansorena *Algaraz (Arin-Arin) J.I.Ansorena *Hirugarren Kalez Kale P.Sorozabal *Tico Tico Zequina de Abreu/X.Zabala *Txuri Urdin R.Sabadie/J.I. Ansorena *San Juan Zortzikoa Herrikoia /T.Araguesa | Partaideak: Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, Kriskitiña dantza taldea.BakarlariaJon AnsorenaAntolatzailea: Hernaniko Udal Txistulari Banda.Babeslea: Hernaniko Udala. |
Tag:
sanjuanak
2010/06/23
Hernaniko Musika Eskolako 25. urtebetetzeagatik txupinazoa eurena
Aurtengo sanjuanak abiatu dira. HMEko irakasleak omendu ondoren, Joxan Goikoetxearen hitzak entzunda gero bere eskutik egon zen txupinazoa.
Tag:
sanjuanak
2010/06/19
XII. Preludio-txikia
| Ostiralean (ekainaren 18 an 19:00tan), 400 umeen partaidetzarekin XII. Preludio-txiki kontzertua izan zan herriko plazan.Herriko ikastetxeetako (5. eta 6. mailako) umeak, Hernani musika eskolako musikariak lagundurik ordu beteko emanaldia eskeini zuten. | |
Kontzertuaren bideoak ikusteko izenburu bakoitzean klikatu: | TXORIA-TXORI+TXALAPARTA, HAURRAK IKASTAZUE |
2010/06/14
San Joan jaietako 17. iragarpen kontzertua
|
PARTE HARTZAILEAK:
Kantuz, Ozenki, San Joan parrokiko abesbatzak
Incansables txaranga
Agur Everesteko dantzariak,
Joxan Goikoetxea teklatuan, Jorge Pacheco kajarekin, Joana Ortega pianoan, Ainara Ortega ahotsa.
2009.preludioa |
2010/06/07
Txistulari gazteak
Jaiero Hernani Musika Eskolako ikasleak taldeka irteten dira igande goizak alaitzera. Gaurkoan txistulari eta trikitilari taldeei egokitu zaie.
2010/05/25
HME ko txistulariek Igandean Arkupetan kontzertua eskeini zuten
![]() | Ondoki txistulariek parte hartu zuten: Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Ander Arandia, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren (zuzendaria), Nahia Etxeberria, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi, Eduardo Lizarraga eta Irati Rekondo.Baserritarrak eta Amaitzeko soinua,'Zeledon' (Mariano San Miguel), 'Rapsodia irlandarra' (Carlos Sánchez Ekiza), 'Etxahun-Iruriren kantak' (J.I. Ansorena) P. Bordazaharre.Federico Cortoren 'Adan eta Eba', Cándido Albizturren 'Zortzikoa' ., doinuak entzun ziren. |
Tag:
HME
2010/05/14
San Isidro ospatzeko Billabonara
Bihar San Isidro eguna dala eta, gaur iluntzean Billabonako kaleetan bilduko dira inguruko txistulariak.
Eguraldiak lagunduko al du? (orain dala 2 urte Lezon sekulako euri jasa izan baitzan).
Joan dan urtian Hernanin talde handia bildu zan
Eguraldiak lagunduko al du? (orain dala 2 urte Lezon sekulako euri jasa izan baitzan).
Joan dan urtian Hernanin talde handia bildu zan
2010/04/25
2010/04/24
Txistulari Gazteen VI. txapelketa eta Txistularien Topaketa
Txapeldunak, Alain Sorazu, Martin Erro, eta Iruña taldea.
Larunbatean hilak 24 ean txistulari gazteen txapelketa izango da Milagrosan.
Hiru mailatan, 23 bakarlari eta 6 talde
Goizean, 11:30etan hasita, A kategorian (12 urte artekoak) 11 bakarlari izango dira eta B kategorian (13-16 bitartekoak) 12; arratsaldeko 17:00etan, D kategorian berriz, taldeetan egingo dute lana, eta 6 talde izango dira. Gasteiz, Iruña, Azpeitia, Donostia, Arrasate, Irun, Zestoa eta Hernaniko txistulariak izango dira bertan. 18:15etan sari banaketa izango da.
Igandean Topaketa
Igandean Txistularien Topaketa izango da egun osoan. 10:00etan Dianak izango dira Kaxkoan eta inguruko auzoetan, 12:30etan dantzaldia Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Udaletxeko arkupetan), eta 14:00etan herri bazkaria, Santa Barbara elkartean. Jaialdia bukatzeko, kalejira eta dantza soinuak izango dira herriko kale eta plazatan.
Tag:
topaketa,
txapelketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


2009.preludioa