2010/04/25

VI. Txistularien Topaketa

Giro apartan osatu da gaur goizean hasita arratsalderarte txistularien arteko topaketa.

2010/04/24

Txistulari Gazteen VI. txapelketa eta Txistularien Topaketa

Txapeldunak, Alain Sorazu, Martin Erro, eta Iruña taldea.


Larunbatean hilak 24 ean txistulari gazteen txapelketa izango da Milagrosan.
Hiru mailatan, 23 bakarlari eta 6 talde
Goi­zean, 11:30etan hasita, A ka­te­go­rian (12 urte artekoak) 11 ba­kar­lari izango dira eta B ka­te­go­rian (13-16 bitartekoak) 12; arra­tsaldeko 17:00etan, D ka­te­go­rian berriz, taldeetan egin­­go dute lana, eta 6 talde izan­go di­ra. Gasteiz, Iruña, Az­peitia, Do­nos­tia, Arrasate, Irun, Zestoa eta Hernaniko txis­tulariak izango dira bertan. 18:15etan sari banaketa izango da.
Igandean Topaketa
Igandean Txistularien Topa­ke­ta izango da egun osoan. 10:00etan Dia­nak izango dira Kaxkoan eta inguruko auzoetan, 12:30e­tan dantzaldia Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Udaletxeko arkupetan), eta 14:00etan herri bazkaria, Santa Bar­bara el­kar­tean. Jaialdia bukatzeko, kalejira eta dantza soinuak izango dira herriko kale eta plazatan.

2010/03/12

EH Txistulari elkartearen BATZAR OROKOR ARRUNTA URRETXUN Martxoak 12an

Egitaraua:
9,30 Txistularien elkarretaratzea herrik plazan eta hamarretakoa
10:30 Kalejira ondoren Meza San Martin Parrokian
11:15 Kalejira elizatik Udaletxera
11:30 Agintarien ongi etorria Udaletxean
12:00 Batzar orokorra Labeaga aretoan. Amaitzean hiru zilarrezko dominak eman zaizkie
Javier Hernández Arsuagari, Sabin Bikandi Belandiari eta Txomin Agirregomezkorta Pérezi
14:30 Bazkaria Urretxuko Ederrena pilotalekuan

2010/03/10

Martxoak 14eko Kontzertua

Milagrosan eguerdiko 13etan bi tronpeta joleen laguntzaz, Patxi Apezetxeak zuzendutako kontzertua.
  1. Hiru Euskal Doinu________________________Mold. J.I.Ansorena
  2. No te olvido____________________________Mtnez Villar
  3. San Migel martxa________________________Txomin Agirregomezkorta Perez
  4. Zubigain_______________________________I.Ansorena
  5. Basrritarrak____________________________Herrikoia / Mold.J.I.Ansorena
  6. Amatxo, nahi dezunian ____________________Mold. J.I.Ansorena
  7. Besta Berri_____________________________Mold.Txomin Agirregomezkorta Perez
  8. Comparsa de Caballeria de Viejas___________R.Sarriegi (mold.J.I.Ansorena)

2010/02/13

Iñauterietako Azeri Dantzan


Negutegi efektua Hernanin? Nola ba, gaur goizeko 10etan Axeri Dantzan ko berotasuna!! eduki degu eta. Ordubete jotzen aritu ta geo, biatzak kartoizkoak edo zer zan hori... Eskerrak ELUR-TXORIN hamabitako bikaina ondoren Buruhandi eta Erraldoien garaia iritsi denerako, txistulariak epelduta zeudela.

2010/01/06

Urte berri on

Kaleak huts hutsik egonagatik txistulariek ohittura dan bezela Joxe Ansorenak idatzitako URTE BERRI GOIZA doinuarekin eman diote 2010 urteko kalejirei ongi etorria. Txistulari batek (Evak) Adarra mendira igoaz eman dio hasiera urteari.
Urtarrilak 5 ean, erregeak ere agurtu dituzte, eta aurten egun osoan euria egin izan badu ere kabalgata unean eguraldiak errespetatu du eta ordu betez (inoiz eginiko kabalgata azkarrena) Erregeak Datoz  doinuaz alaitu zuten arratsaldea.

2009/12/27

Santa Zezilian Baldorba

Zuzenean grabatuta: Txistulariak eta Kantuz abesbatza
Kontzertuko AUDIOA entzun edo JEITSI Benito Lertxundik abesten duen ohiko doinua, euskal kantuzaleok errepertorioan daukaguna
BALDORBA (J.A. Urbeltz - B.L.) ¡Ay! Valdorba fértil desierto de iglesias sin campanas para tus ovejas de humano balido
Sol y viento seco, río de vino de la uva en grano, de la espiga en trigo dime... ¿Quién fué el maldito que te apartó del camino?
Tierra roja, piedra labrada canto de mazo y buril alakiketan de guitarra Kanun de Armenia en voz desgarrada quiero el nombre del maldito que dejó tu romántica sonrisa entre helada y alelada
¡Ah! Valdorba pienso en ti, y pienso contigo una canción es corta piensa tú... en aquello que no te digo.

BENITO LERTXUNDI BERARI ENTZUTEKO:
Ezkil gabeko elizen
eremu emankorra,
giza murzuriko
zure ardientzat.

Oi Baldorba!
eguzki eta haize idor;
mahats-ardo ibai,
galbumarena.

Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu.
Gitarrazko alakiketan
Armeniako kanun ahots urratuan.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut.

Oi Baldorba!
ezazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Oi Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu.

Kantu bat laburra da eta
pentsa zuk,
esaten ez dizudan hartaz.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen
madarikatua.

2009/12/20

Gabonetako kontzertua ondoren turroi jana


Igandean eguerdiko 13 etan gabonetako kontzertua Milagrosan.
Aurten Susi Elosegi gitarjolea lagun dutela ariko dira. Eguberri Zuria datorrela, kanpoan otz egingo du (gauean elurra aritu da) baina Milagrosan goxo goxo berogailuari esker. Amaieran zizka mizka batzuk eta turroia jan eta txanpaña  edateko aukera izango da.

Kontzertuaren EGITARAUA:



  1. Txistulari.Zortzikoa (J.de Beobide)
  2.  Nongoa zira?(J:IAnsorena)
  3. Jokatxoak.(A.Iribar)
  4. Alborada Navideña V.(L.Urteaga)
  5. Olentzaro(J:M:Altuna)
  6. Euskal Bilantzikoa.(I.Ansorena/J.I.Ansorena)
  7. Atzerriko Eguberria.(Mold.J.I.Ansorena)

2009/11/26

Santa Zezilia ospatzeko kontzertua larunbatean Sandiusterrin

Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, dultzaineroak, xilomarimba jotzailea eta Ttarla dantza taldearen partaidetzarekin kontzertua izango da arratsaldeko 7:00etan. Igor Arroyo eta Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean ondokoa eskeiniko dute:
TXISTULARIAK
  1. Deika
  2. Neskatxarena
  3. Alkate Soinua
  4. La Pilandros
ABESBATZA
  1. Belle Qui Tiens Ma Vie
  2. Maitia nun zira
  3. Ojos Brujos
  4. Zure boza
  5. Caminito
  6. Nahi zuya yin

GUZTIOK BATERA

  1. BALDORBA
  2. IKUSTEN DUGU GOIZEAN

2009/11/13

HME ko Txistulariak eta Hernasax taldearen kontzertua

Azaroaren 15 igandea eguerdia aldean (12,45) Udaletxeko arkupetan izango da emanaldia.Egitaraua:

2009/09/19

Euskal Jaiak berriro 100 urte eta gero

 Irudiak gaur ateratakoak dira.

Euskal Jaiak Hernanin, gaur eta bihar.
Duela 100 urte Euskal jaiak ospatu ziren Hernanin, 1909 urtean. Asteburu honetan, Euskal Jaiak ospatuko dira berriz Hernanin eta orduko jaien antzerakoa izango dira gaur eta bihar.
2009/09/19 - Larunbata
1909 urtean Euskal Jaiak ospatu ziren Hernanin, irailean orduan ere. Hain zuzen, 100 urte joan direlako, aurten Euskal Jaiak berreskuratu nahi dira Hernanin eta asteburu honetan izango dira. Atzo hasi ziren jaiak Xabier Lete abeslari eta konpositore oiartzuarraren errezitaldiarekin. Gaur eta bihar egun beteko jaiak izango dira. Ez dira faltako azoka, bertsolariak, musika, dantzaldia eta bestelako ikuskizunak.
goizean azoka
Gaur goizetik abeltzaintza eta artisautza azokak izango dira Tilosetan, baita herri kirolak ere. Mokadu bat egin nahi duenak berdela, taloa eta txakolina izango ditu Iturriaga kalean eta kantuan ibiltzeko aukera izango da Kalez Kale Kantari ekimenekoekin.
arratsaldean idi-gurdiak eta arropa garbitzea
Arratsaldean idiek tiratako bi gurdi abiatuko dira plazatik; batek, karlia eramango du gainean, besteak berriz, arreoa, garai batean ezkon­tzerakoan eramaten zen gurdikada traste. Bidean tarteka geldialdiak egingo ditu karabanak, eta arropa garbituko dute garai batean bezala. Leoka labaderoan egingo dute azkeneko geldialdia eta bertan beste erakustaldia egingo dute.
Bertso saioa gauean
Bertsolaririk ezin falta Euskal Jaietan. Gauean bertso saioa izan­go da Atsegindegin, punta-puntako bertsolariekin: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, An­gel Mari Peñagarikano, Xabi Paia, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi.
Sagardo dastaketa, perretxiko erakusketa eta trikitixa txapelketa
Herriko jende eta talde askok parte hartu dute Euskal Jaiak antolatzen, eta bakoitzak bere ekarpena egin du. Horregatik hain zuzen, bihar izango da aukera herrian kontu ezberdinekin gozatzeko. Goizeko 10:00etan hasita, Sagarra eta Sagardoaren Festa izango da plazan, Tolarea Kofradiak antolatuta. Sagar erakusketa, sagardo probaketa, eta sagar bilketa eta sagar jotzea egingo dute plazan, jende aurrean. Urretxa Mikologia Elkar­teak antolatuta, perretxiko erakusketa izango da Plaza Berrin eta elkarteko kideak bertan izango dira jendeari azalpenak ematen. Gazteen Trikitixa Txapel­ke­ta ere izango da, plazan bertan, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, aurten 11garren aldiz.
Pelota partiduak Tilosetan
Eguerdi partean pelota partiduak izango dira Tilosetako frontoian. Batetik, emakumeak ariko dira, palan, honakoak: Amaia Irazustabarrena eta Nagore Arozena ariko dira Goiatz Manzisidor eta Ainhoa Montesen aurka. Mutilak berriz, eskuz ari­ko dira: Paul Ojuel eta Ioritz San Sebastian ariko dira Josu Oiaga eta Aitor Gorrotxa­te­gi­ren aurka.
Bazkaria Atsegindegin
Eguerdian herri bazkaria izan­go da Atseginde­gi­ko estalpean eta antolatzaileek, Kaxko elkartekoek, jendetza espero dute bazkarian. Dultzemeneoa Tilosetan Ilunabarrean, dantzaldia izan­­­go da Tilosetan, Musika Ban­da eta Txistulari Banda­ren eskutik. Dultzemeneoan ibil­tzeko aukera izango da han­go baltsa eta pasodobleekin. Liburuxka atera dute Jaien antolatzaileek liburuska bat argitaratu dute garai bateko Euskal Jaien inguruko pa­sar­teekin eta egunotan eskuragarri jarriko dute jendeak hartzeko. Euskal Jaiek Hernanin egi­teaz gain, Euskal Herriko bazter askotan egiten ziren, euskal kultura sustatzeko.

Garaiko jantziak soinean

Emakume eta gizonak Antolatzaileak saiatu dira  orduko jantziak nolakoak ziren adierazten. Emaku­meei gomendatu diete gona luzea eta blusa janztea, ahal bada txuria edo beltza, eta zapia eramatea lepoan edo buruan.
Gizonei berriz, mahoizko galtzak, alkandora eta txapela janzteko eskatu diete.  Soinekoarekin eta tiranteekin Neskatoei soineko txuriarearekin eta galtzerdi luzeekin jaznteko eskatu diete eta mutikoei berriz galtza motzak, galtzerdi luzeak eta tiranteak janzteko gomendatu diete.

Baserritarra modan
Orduan ere kategoriak izango ziren eta finago edo zatarxeago janzten zirenak izango ziren; baita jantzi bakarra izango zutenak ere.  Baserritar mordoska bazen orduan Hernanin, gaur egun ere badira, horregatik, baserritarra beti egon delako modan, baserritar jantzia ere egokia da.

2009/09/18

Euskal Jaien egitaraua


Ostirala, hilak 18
20:00etan, Xabier Letek Egun­sentiaren esku izoztuak liburuko poesiak errezitatuko ditu.
Biteri kultur etxean.
Larunbata, hilak 19
10:00etan, Abeltzaintza azoka. Tilosetan.
10:30etan, Artisau azoka. Tilosetan.
12:00etan, Kalez Kale Kantari (txistulariekin). Herrian barrena.
12:30etan, Herri kirolak. Tilosetako frontoian.
Txakolin, berdel eta talo dastaketa. Iturriaga kalean.
17:00etan, Ttarla dantza taldearen kalejira.
17:30etan, Karrozen irteera, Gudarien Plazatik. Ondoren, arropa garbitzea Leokan.
19:30etan, Erdizka Lauetan taldearen dantza saioa, Plaza Berrin.
22:30etan, Bertso saioa, Atsegindegin.
Igandea, hilak 20
Diana txistulariekin.
10:00etan, Sagarra eta Sagardoaren Festa. Gudarien Plazan. Tolarea Kofradiak antolatuta.
12:00etan, XIgarren Gazteen Trikitixa Txapelketa. Gudarien Plazan. Bitartean, perretxiko mota ezberdinen erakusketa. Plaza Berrin.
12:00etan, Pilota partiduak. Tilosetan.
14:00etan, Herri bazkaria. Atsegindegin.
19:00etan, Dantzaldia Musika Bandarekin eta Txistulari Bandarekin. Tilosetan.
21:45etan, Jaien bukaera kantuan bertan dauden
guztiekin eta zezen suzkoa. Tilosetan.

2009/09/08

Igandeetako kalejirak berriro;akabo oporrak

Abuztuan jai egin ondoren txistulariak berriro bueltatu dira bere jai egunetako jardunetara

2009/08/16

Igandian San Roke euna Aranon





Egun pasa ederra izan zan Aranokoa. Kalejiran mendian gora abiatu ziran ermitaruntz. Bertan ongi etorria eta agurra ere eman zitzaion bildutako jendiari. Meza amaitutakoan frontoian aritu ziran jo ta jo pilota partidua ikusten. Ondoren Montebeon (montevideo etxian Ruiz sendiakin) hamaiketakuakin batera txistu soinuaz kalez kale aritu ondoren beste etxe bateko lorategian tripa gehiago betez ta soinua joz kontsejuperuntz abiatu ziran bazkatzeko asmoz. Ia bazkaia bukatu baino lehen hasi ziran kantuka ta txistuka.Arratsaldeko 7ak jo zuten mahaitik altxatzeako. Beste urtez ere Rokeri zoionak ( 80 urte egin zituen) abestu zioten.

2009/08/09

32. TXISTULARIEN KONTZERTUA DONOSTIAN

Larunbatian iluntzeko 8,30etan Kontstituzioa plazan eskeinitako doinuak hauexek izan ziran:
1.KRESALA(Biribilketa)
2.DONOSTIAKO ANTZINAKO HIMNOA
3.ANTZIÑAKO IRIYARENA
AL ALBA
5.AL BAÑO MARIA
6.HIMNO LA DERRIBO DE LAS MURALLAS
7.ZAHAGI DANTZAK
8.KM 2009
9.ITSASOA URRUN DOA
10.AZKEN BERTSETAK
11.IDIARENA
12.ARRIGOAIN(Fandangoa)
13.AMAITZEKO SOINUA(arin-arina)
14.DONOSTIAKO IRRATI IRAGARKIAK
15.SALVE ROCIERA
16.SEGUIDILLAS ALOSNERAS
17.ROCIO(Buleriak)
18.LORE GORRIEN BALADA
19.BARATZE BAT
20.TXORIA TXORI
21.EUSKAL MUSIKAREN GORESPENA
22.MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

Ia ia kontzerturik gabe geratu giñan. Entseiua laiñopean egin zan baiña kontzertu hasera txistulariak aulki bustietan eseriz, aurreneko 5 doinuak behintzat xirimiriarekin jo zuten. Ereintza taldeko dantzariak nahiko larri ibili ziran oltza gañian zutik mantentzeko.

Kontzertu berezia, mota askotako doinuak entzun ziralako. Kresalako danborjoleek eman zioten kontzertuari hasiera. Andaluziatik etorritako Atonio de Huelva tanbolireroak eman zion punttu berezi hori bere herriko bost doinu jo zituan eta, Jagoba Astiazaranek egindako moldaketari esker Euskalerriko txistulariek lagundu ziotelarik. Iruñako Jaleo Flamenco taldeak dantzatu zuten . Arozenatarrek berriz umorez jotako hiru doinu eskeini zituzten. Zurriola ikastolako haurrek eta Beñat Antxustegik aurtengo Kilometroaren aurrerapena eman zuten. Eta nola ez Gurutziagako eta Eskolako abesbatzek eta Pier Paul Berzaitzek jarri zioten ahotsa kontzertuari.