2019/04/07

Usurbilen XV. musika astea

Atzo Usurbilen, XV.Soinurbil, musika aste barruko ospakizunetan txistulariak herriko ingurutan aritu ziran goiz ta arratsaldez. Bazkaria  "Artzabal" jatetxean. giro eta eguraldi bikainaz lagunduta adin tarte desberdineko hogeitahamar inguru txistulari elkartu ziran; hain zuzen ere, Andoain, Deba, Getaria, Hernani Lasarte, Lezo, Legazpi, Pasai, Usurbil eta Zarautzeko txistulariak .
https://photos.google.com/photo/AF1QipOPT2KZYmVSmJxNqQ6vlr80tfKcGJpMJQkQsiWe
https://photos.app.goo.gl/yN3dJDaFNDJxckVD8

https://photos.google.com/photo/AF1QipOkm-SGuG-txpFjwDBXRrT_X9IQjZaADLWSDQWX
 Hernaniko ordezkariak

2019/04/02

Txistu jaialdia,topaketa

Giro ezin hobea igandekoa. Hainbat txistulari ibili ziran txistu doinuaz kaleak betetzen. Hamaiketakoa "Santa Barbara" elkartean. Denak batera eta dantzarien laguntzaz Plaza Berrin kontzertutxoa eskeini zuten. Bazkaria "Larre Gain"en. Han ere txistu otsez bete zuten sagardotegia.


https://photos.app.goo.gl/e3FECUvVHKSiofJ26




2019/03/30

XIV.Txistulari Gazteen Txapelketa


https://photos.google.com/album/AF1QipMr2Mkk02-JTg9Aw5n8Wc9OYZIJTdzpADrAIkqb

Saridunak honako hauek izan dira:
A Kategorian (12 urte arte)
1. Manex Iturrieta Urkiza(Durango)
11 urte




2.Imanol Liendro Bosque(Bilbo)
12 urte


3.Amaia Ruiz Zorrozua(Bilbo)
12 urte


B Kategorian (16 urte arte)
1.Leire Retegi Fernandez(Leitza)
16 urte

2.Janitz Sorazu Agirre(Azpeitia)
16 urte

3.Unax Rodriguez Unagoitia(Zornotza)
16 urte

D Kategorian (Taldeak)
1. Txilibita(Hernani)

2.Ahizpatadantza(Iruñea)

3.Antxieta(Azpeitia)

Parte hartu duten txistulariak honako hauek izan dira:
A kategorian 11 txistulari, B kategorian 17 txistulari eta D kategorian 5 talde.

Txapelketako argazkia gehiago HEMEN.

 Parte hartu duten Hernaniarrak irakaslearekin (Iñaki Eguren)
                                    A KATEGORIAN ARITUTAKO TXISTULARIAK
TXISTULARIAADINAHERRIA
Bidane Campos Aldekoa10Larrabetzu
Irati Axkoeta Beitia11Durango
Beñat Otamendi Goikoetxea11Hernani
Amaia Ruiz Zorrozua12Bilbo
Aratz Iragorri Devesa10Bilbo
Manex Iturrieta Urkiza11Durango
Irati Duque Onis11Bilbo
Gentzane Pueyo Borrajo10Bilbo
Imanol Liendro Bosque12Bilbo
Aitor Perez Perez12Basauri
Elene Aldazabal Izagirre10Bilbo
                             B KATEGORIAN ARITUTAKO TXISTULARIAK
TXISTULARIAADINAHERRIA
Oier Iturrizaga Vergara14Bilbo
Unai Larrea Altube16Bilbo
Ohier Palacios Alvarez13Muskiz
Enara Arruti Santa Kruz15Hernani
Janitz Enparantza Alustiza13Donostia
Amaia Sanz Ardanza15Abadiño
Josu Aristondo Revuelta13Bilbo
Janitz Sorazu Agirre16Azpeitia
Maite Gonzalez Lekerikabeaskoa13Bilbo
Mikel Carrillo Palenzuela15Durango
Mikel Gonzalez Balanzategi16Durango
Oier Agirre Martinez15Muskiz
Manex Zabaleta Ugalde15Hernani
Unax Rodriguez Unagoitia16Zornotza
Jone Vadillo Arrieta15Gasteiz
Julen Bereaza Peña15Hernani
Laire Retegi Fernandez16Leitza

D KATEGORIAN ARITUTAKO TALDEAK
TALDEAREN IZENA
HERRIA
ARNAS ESTUKA
Bera
ANTXIETA
Azpeitia
AHIZPATADANTZA
Iruñea
TXILIBITA
Hernani
BERTXISTU
Durango

Txistularien jaialdia

 Urumeako Kronikatik jasota. kronika.eus

Hernaniko Txistulari Jaialdia ospatuko dute, asteburu honetan. Gazteen Txapelketa izango da gaur, eta topaketa bihar.

Txistua izango da protagonista aurten ere, asteburu oso ba­tez, Hernanin. 14garrenez egin­go dute,
gaur eta bihar, Her­na­niko Txistulari Jaialdia. Her­na­ni Musika Eskolako txistulariek eta ?Goizetik? Txistulari Taldeak antolatu dute, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen laguntzarekin.
Txistulari Gazteen Txapel­ke­tarekin hasiko dute asteburua, gaur. Milagrosako kaperan izango da, bi txandatan. Goizeko 11:00etan hasita, au­rrena, ariko dira A kategoriako bakarlariak (12 urte artekoak), eta B kategoriakoak (13-16 urte bitartekoak). Eta arratsaldeko 17:00etan hasita, taldeen txanda izango da. Ondoren, sariak banatuko dizkiete, kategoria guz­tietako txistulariei.
Guztira, 43 txistulari eta atabalari ariko dira, ia Euskal Herri osotik etorritakoak. Eta tartean, lau hernaniar ariko dira, Beñat Otamendi A kategorian; eta Julen Beraza, Enara Arruti ereñotzuarra eta Manex Zabaleta, B ka­tegorian zein taldeka, Txili­bita taldea osatuz.
Epaimahaikide lanetan, ari­ko dira hiru txistulari gazte: Haritz Ezeiza hernaniarra, Peio Irigoien irundarra, eta Maite Sagastibeltza galdakoztarra. Leire Goñi txistulari eta kazetari hernaniarra ariko da aurkezle lanetan.

Euskal Herri osoko txistulariak, topaketan
Bihar borobilduko dute asteburuko festa, Txistularien To­pa­ketarekin. Euskal Herri oso­ko makina bat txistulari elkar­tuko dira, goizeko 10:00etan Plazan; eta taldetan banatuko dira, Kaxkoko eta inguruko au­zoetako kale eta plazak alai­tzeko, txistu doinuekin. Her­na­niko txistulariekin batera, beraz, ariko dira Usurbil, Do­nos­tia, Lasarte, Pasaia, An­do­ain, Irun, Oñati, Legazpia, Ge­taria, Portugalete, Elorrio, Bil­bo, Barakaldo, Leitza, Iruña, Tafa­lla, Tutera, Kanbo, Uztaritze edota Baionakoak, besteak beste.
Gero, berriro elkartuko dira, ttun-ttuna jotzeko Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinu­ak Plaza Berrin. Eta urtero bezala, festa borobiltzeko, ma­ha­iaren bueltan jarriko dute azkeneko zita: Iparragirre sa­gardotegian egingo dute, lagunarteko bazkaria.
TXISTULARI JAIALDIA
GAUR, larunbata
11:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: 12 urteko bakarlariak (A kategoria), eta 13-16 urte bitarteko bakarlariak (B).
17:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: Taldeak (D), eta sari banaketa.

BIHAR, igandea

10:00, Elkartzea, eta dianak Kaxkoan eta inguruko auzoetan.
12:30, Ttun-ttuna Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinuak Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, arkupeetan).
14:15, Lagunarteko bazkaria, Larre-Gain sagardotegian.

2019/03/22

EHTE ren Batzar Orokorra Sopelan

EHTEk Txistu Eguna eta Batzar Orokorra ospatu zuen martxoaren 16an Sopelan. Hona hemen eguneko irudiak (Hainbat txistulari hernaniarrak bertan izan ziran):

2019/03/11

Beotibarren Euskal Herriko Kluben V. Txapelketan

Euskal Herriko txapelketaren finalak Beotibarren. Atzo arratsalde pasa ederra izan genuen frontoian. Beste txistulari baten ordezkapena egitea joan eta sekulako pilota festaz gozatu genuen.


Iturria: Ataria.eus

Leokadisti taldearen emanaldia


 
Leokadisti txistu taldeak atzo eguerdian Udaletxeko arkupetan kontzertua eskeini zuen. Talde bateratua dala ederki erakutsi zuten txistulariek.

Bukatzeko propina ere eskeini zuten ta bertaratutakoek ederki eskertu genien, beste baterako gogo punttu batekin utzi baitziguten ta.



https://photos.google.com/photo/AF1QipNnbeVlAywiyvQX8mQO5t63aaotbMY-PYNvG2DP
https://photos.google.com/photo/AF1QipOem_kEhONzhWkKyxlnASTpmmPRhjF6pr5A-DW7
https://photos.google.com/photo/AF1QipNT_-JZBS-icbfy5yQ14C1qvWP4pN0_g3v-ZKz8

2019/03/09

Epaileko (martxoako) Kalez Kale Kantari jendetsua

Hilabetero 2. larunbatean Hernaniko kaxkoan Kalez kale kantari egiten da. Gaur sagardotegi giroa zala eta jendetsua izan da. Tripontzi taberna parean beste musikariekin batera aritu gera.
https://photos.google.com/photo/AF1QipObL_SOiajJpmmbXmhdTHRx2FV_6cRj2QnyIJyH

2019/03/04

Iñauterietako larunbateko Azeri Dantza

Giro eta eguraldi ezin hobea izan zuten Axeri Dantzako kideek. Aurten txistulari taldean gonbidatu berezi batekin azaldu ziran, taldeko Patxi eta Donosti bata gaixorik ,eta bestea esgintze batekin zeudela eta. Donostiako Groseko "Xabier Muñoz" txistularia hain xuxen ere.

Elurtxori elkartean betiko moduan gosari ikaragarri ona dastatu eta gero, buruhandi eta erraldoien konpartsaren kalejirarako txistulariak indar berrituta agertu ziran.

https://photos.google.com/photo/AF1QipMMM_oQuGKGxufL7aFKJs7VlxbGq3BnYprN7xFj
https://photos.google.com/photo/AF1QipMUJzOyR3sRV9jqEy7tx31q-cAohzxBg2QTf9_z








2019/01/20

San Sebastian eguna igandearekin

Igandea "San Sebastian" egunean izaten denean, txistulariak danborradako doinua jotzen dute igandeko kalejiran biribilketekin tartekatuz.
Plazan, Andrekaletik jeitsita plazaberrin, Zinkonean, Kale Nagusitik gora Plazaberrin eta bukatzeko Plazan jo dute martxa.

DONOSTIAKO MARTXA jotzen PLAZAN.
https://photos.google.com/photo/AF1QipO1DzmhPG-k-V2_afAqOqpXEIx2oSYEQJ0eAOYk

2019/01/19

Txotx irekieran

Gaur egungo pilota (eskua, erremontea, pala) taldeek izan dute 2019 urteko
Txotx irekierari hasiera emateko ohorea.
Txooooootxxxxxxxxx!
AGURRA ren bideo HEMEN

2019/01/13

Donostian San Sebastian aurreko kontzertua

Bost txistulari hernaniarrak kontzertuan parte hartu degu; gozatu ederra dastatu degu alajaina, donostiarren doinuetan murgilduta.

Kontzertua ikusgai  HEMEN

Kontzertuko printzak (irudian klikatu ikusteko):
kontzertuko printzak

Egitaraua Gure Donosti obrak emango dio hasiera kontzertuari Jose Olaizola musikariaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena gogora ekarriz;Hernanin jaioa, noraino donostiartsu zen erakusten duen obrarekin. Inozenzio Gaztelumendi hondarribiarra bezalaxe, gazte Donostiara etorririk bertan eman zituen bizitza musikaleko ondoriorik ederrenak, Santa Zezilia abesbatza sortu esaterako. Donosti zarra pasodoblea joaz ekarriko dute gogora.

2019an, Raimundo Sarriegiren abestietarako bertso egile sarriena izan zen. Iraolaren mendeurrena gogorarazteko asmoz bere testuak dituzten bi abesti eskainiko dituzte txistulariek Eneko San Sebastian eta Haizea Muñoz bakarlariekin batera: Ume eder bat edo Petra txardin saltzaillia, esaterako.

Iaz hil zen Luis Udakiola txistulari eta biolin jotzailea ere oroituko dute kontzertuan Zuhaiztiko haur dantzarien laguntzaz, laster helduko diren inauterietarako hark prestatutako doinu barregarri eta zaratatsuak joaz.
Eta azkenik, Ibon Casas musikari donostiarrak sortutako rock itsua estreinatuko da lehen aldiz txistu talde eta danborradarekin jota;honen asmoa, Casasek jaiotzez duen gaixotasunaren ezagutza zabaltzea: erretinosi pigmentario kongenitoa. Apaga la luz y verás abestiak bide horri ekin dio, orkestra, musika banda eta tankera guztietako musika talde jo dutelarik azken urteetan eta lehen aldiz txistulari eta danborradak eskainiko dute.

Kontzertu berezi honekin San Sebastian patroiaren ospakizunei hasiera emango zaie giroa eta hiria prestatzen has dadin.

2019/01/06

Herriko txistulariak elkarrekin kabalgatan


Hernaniko txistulariak "Errege Magoen Kabalgata"n jotzeko elkartu gera.
Urbieta kaletik abiatu, Ispizua kalean gora, Elkano kalea zeharkatu eta Gudarien plazara iritsi eta gero Andre kale eta Kale nagusian zehar aritu gera "Erregeak Datoz" doinua etengabe jotzen.

2019/01/01

Urte berri zuzendari berri

 Urteberri-eguneko ohitura betez, Joxe Ansorenaren URTE BERRI GOIZA biribilketarekin egin dugu gaurko diana kaxkoan.

Gaur, gainera, Patxi Apezetxeak batuta pasatu dio Ruth Martin zuzendari berriari.
Zuzendari-lanean ibilbide luze eta bikaina egin ondoren, ardura hori uztea erabaki du Patxik. Hala ere, ez dio txistua jotzeari utziko, eta horretan jarraituko du bandan aurrerantzean ere. Gure esker ona adierazi nahi diogu Patxiri, bai eta gure babes osoa ere zuzendari berriari. Animo Ruth!