2012/01/14

Urteko aurreneko kalez kale kantari

Urte berria hasi degu eta honekin Kalez Kale Kantarik ez du krisia zer dan ezagutzen; tira bai, gazteen partaidetzari dagokion krisia sufritzen du noski.
Aurreko urteetan hasitakoarekin jarraituz, hilabete guztietako bigarren larunbateetan izaten da zita eguerdiko 12etan Plaza Berrin.

2012/01/05

Erregeak Datoz. Aurten euripean

Kantuaren letra
Erregeak datoz presaz Belena,
      guk bila dezagun, ahal dan lehena.
1.Ate txokoan oilar bi,
batak bestea dirudi,
etxe hontako etxekoandreak                                
Ama Birjina dirudi.
Ama Birjina,
Ama Birjina,
zu zera zeruko erregina.  
2.Atean eder epelez
atal burua zilarrez,
nagusi jauna, esan bezaigu
hasiko geran ala ez.       
Nagusi jauna,
nagusi jauna,
gabon emanaz gatoz zugana.

 Aurtengo Errege kabalgata Biteri kultur etxeko atzekaldetik irten da, osteguna izanik, periya egunean Urbieta kalea kotxez lepo egoten baita.
Kabalgata abian hasi orduko, xirimiria edo euri -ziriña, oaiñe ba al deu euriya, Musika Bandako kideek bi aldiz pentsatu gabe plazaruntz joan dira ta arkupe txikian zain egon kalbalgata handik pasatzerakoan "Erregeak datoz" doinua eskeintzeko.
Esan bezela, Biterin hasi, Txirrita kaletik pasa, Ispizuatik igo, Elkanora iristean ezkerraldera hartu  plaza aldera joateko. Hemen Hernaniko Musika Bandari entzun, Plaza zeharkatuta Andrekaletik jeitsi Zinkoneraino eta Kale Nagusitik igo dira plazan bukatzeko.
Txistulariak, gaiñontzeko partaide guztien antzera blai blai eginda iritsi dira, danbolinen larruak oso bustitak (beraz hondatuta, konpontzeko beharrian).  Ba dakigu zer eskatu erregei,  halako eguraldirako aterki handi bat denak estaltzeko modukoa, 4 kirten dituen aterki erraldoia, aita santua babesteko erabiltzen dan palio antzeko bat..jejeje.

Hala ere jendetza izugarria bildu zan kabalgata inguruan, ume pila ba dago Hernanin.




2011/12/28

Musika Eskolako Eguberri kontzertua

Musika Eskolako abesba­tzak eta txistulariek kontzertua eman dute gaur, pianistek eta biolinistek lagunduta.
10 kanta eskaini dituzte Milagrosan:
Eguberri zortzikoa, Eguberriko 5.alborada, Christ­mas Carols, Gaudete, Erregeak datoz, Cantemos a María, Horra Mari Domingi, Haurtxo maite, Trakatan trakatan, Oi hau gauaren, eta Gabonetako afari on bat.
Zuzendariak: Iñaki Eguren eta Garbiñe Orbegozo.

Hori bakarrik falta genuen, earra


Beko lerruak bromazkoak dira. Ez altzeate kontuatu gaur INOXENTEen euna dala eo?
Holaxe azaldu zitzaigun Patxi zuzendariya serio,serio.
 Patxi Apezetxea txistulari bandaren zuzendariak jasotako gutuna:
Kaixo danoiri.
Bai, ori bakarrik falta genuen. Atzo alkatiak billera batera deitu niñun. Kaxkoko bizilagun batzuek  idatzi bat sartu dute erregistroan hau eskatuz: Igande goizian txistulariek  jotzen deun dianarekin umiak esnatzeittugula ta mesedez beranduago jotzeko, 12tatik aurrera adibidez. Karta eakutsi dit eta 32 firma zauden.
Pentsatzeko eta datorren asterako gelditu gea.
Igandian beti bezela joko deu baiña hitzin biharko deu ta erantzen bat eman.

2011/12/23

Musika Eskolako kalejira bigarren urtez segidan arkupetan

Aurtengoan ere ezin ba kalean buelta eman, egun guztia euririk gabe eutsi dio baina arratsaldean sirimiria hasi da eta musikari ta abeslari guztiak ARKUPETAN ezin kabituz ekin diote kalean egin behar zan emanaldiari.

2011/12/18

Hernasax eta Musika Eskolako txistulariak Getarian

HERNASAX eta "Hernani" Musika Eskola Publikoko txistulariak Getariako Salbatore Deunaren elizan abenduaren 16an, Getariako Bandaren 100. urteurrenean, eskainitako emanaldiaren irudiak.

2011/12/13

Gabonak ba datozelaaaa

Aurten goiz xamar baina urteroko Gabonetako Kontzertua datorren igandean abenduak 18an izango da. Milagrosan eguerdiko ordu batean.Kontzertu amaieran agertutako guztiek zizka mizka, turroia, eta gabonetako jaki ttiki batzuk dastatzeko aukera izango dute. Joan dan urteko arrakasta ikusirik, aurtengoan ere Susana Elosegi Gitarra jolea arituko da txistulariekin batera.  
EGITARAUA
  1. Erandiotarra
  2. Baranbio
  3. Solferino
  4. Alaia
  5. Villancico Popular Vasco
  6. Eguberriko kantak
  7. Alborada Navideña Nº4
  8. Gabon Abesti Bilduma

2011/11/28

Santa Zeziliako kontzertuko printzak

Kontzertuko argazkia: HERNANIKO KRONIKAK utzita.


Josune Marin abeslari gazteak
bi doinu eskeini zituen bere gitarrarekin:
BIZKAIA MAITE (B.Lertxundi) eta

KONTRAPASA (X.Lete).

2011/11/23

Santa Zezilia Kontzertua

 
Larunbatean Sandiusterrin KANTUZ abesbatzak eta herriko txistulariek (Musika eskola, udal banda)  metal boskotearekin batera, elkarrekin eskeiniko dute Santa Zeziliaren omenez kontzertua.
  • Aurten gonbidatu berezi batek abestuko du txiatulariekin; JOSUNE MARIN kantaria hain zuzen. Joan dan urtean, Gipuzkoako XIV. Euskal Kantu Txapelketa bakarlarien sailean garaile izan zan. 
 EGITARAUA

Txistulariak eta metal boskotea (Biribilketa)           Zuzendaria:P.Apezetxea
Aietsu (Biribilketa)R.Esnaola
AmaiurJ.Iruretagoiena
Bizkaia Maite
Abeslaria: Josune Marin
B.Lertxundi
Mold.X.Zabala
Kontrapasa
Abeslaria: Josune Marin 
X.Lete
Mold.:J.Astiazaran
Kantuz AbesbatzaZuzendaria: I.Arroyo
Rorando coeliJan Campanus Vodnanski
Nahi zu yayin......................P.Sorozabal
Xauli-xauli.................Tomas Garbizu
Maitasun atsekabea.............................J.Guridi
Arrosa Lore lore............Mold.Luis Elizalde
Axuri beltza (herrikoia)....................Mold: J.Busto
GUZTIEK BATERA
Behin batean LoiolanHitz. Bilintx
Mold.: J.Astiazaran
HabaneraX.Lete
Mold.J.Astiazaran

2011/11/22

Gaur Santa Zezilia eguna; musikarien eguna

ZORIONAK musikari guztiei.

Herrian hainbat kontzertu eskeiniko dute musika eskolako ikasleek.

2011/11/17

Saxofoia eta txistua

Roberto Pacheco zuzendari lanetan.


Santa Zezilia eguna gertu egonik (Azaroaren 22an), igandean arkupetan HERNASAX (Saxofoi taldea)  eta HME (Hernani Musika Eskola)ko txistulariak elkarrekin kontzertua eskeiniko dute.
Emanaldia 12,30etan izango da.

2011/10/01

Bergarako bandarekin eta Abesbatzekin

Iluntzeko 7,30ak aldera hasi da Atsegindegin kontzertua.
Aurreneko bi abestiak Kantuz eta Ozenki abesbatzekin batera aritu dira Txistulariak:
Potxolo dago negarrez eta Bigarren kalez kale doinuak entzun ahal izan dira.
Ondoren Bergarako bandak, 179 urteko ibilbidea duenak, bost doinu jo ditu: Tolosa, Poeta y aldeano, Aro­und the worold in 80 days, Pro­cession of the sorcerers eta I knew i loved you. Ainara Ortega abeslariaren laguntza izan dute.
Bukaera aldera  Banda eta Abesbatzek bi doinu "The conquest of pa­­ra­dise eta Euskal Herria kantuz"eskeini dituzte.
Kontzertua amaitzeko Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean guztiak "Mendirik Mendi" jo eta kantatu dute.

2011/09/17

Euskal Jaiak aste buruan Irailak 17-18


EGITARAUA:
Irailak 17, larunbata:
10:00 Abere azoka Tilosetan.
10:30 Sendabelarren erakusketa.
11:00 Erraldoi etaburuhaundiak.
11:00 Taloak Iturriaga kalean.
11:30 Antzinako jokoak Tilosetan.
12:00 Herri kirolak Tilosetako frontoian.
12:00 Txakolin probaketa Iturriaga kalean.
12:30 Karrozaren irteera Gudarien plazatik.
12:30 Triki poteoa.
14:30 Herri bazkaria Atsegindegin.
17:30 Incansables txaranga.
18:00 Haurrentzako tailerrak udaletxeko arkupetan.
22:00 Bertso banda Milagrosan.

Irailak 18, igandea:
Diana Txistularien Bandarekin
10:00 Sagarraren eta sagardoaren eguna Gudarien plazan.
11:30 Pelota partiduak Tilosetan.
12:00 Trikitixa Txapelketa Gudarien plazan.
12:30 Kalez Kale Kantari.
19:30 Ezpeletako taldearekin erromeria Plaza Berrin.
*Udalak elkarte hauekin lankidetzan antolatu du egitaraua: Sendabelarren elkartea, Kriskitiña dantza taldea, Santa Barbara elkartea, Hernaniko talogileak, San Joan Konpartsa, Gazte Asanblada, Kaxko auzo elkartea, Musika Banda, Bertso Eskola, Txistulari Banda, Tolarea Sagardo Naturalaren kofradia, Pelota elkartea, Kantuz eta Ozenki abesbatzak.

2011/09/04

Urte Bukaera arteraino programazioa

Kaixo berriro ere bueltan gera.
Geratzen diren lau hilabete hauetan ondoko doinuak joko dira jai egunetan:

IRAILAK 4Z05-Z40AZAROAK 1Z43-Z58
IRAILAK11Z39-Z52AZAROAK 6Z59-Z64
IRAILAK 18B65-B72AZAROAK 13B51-B48
IRAILAK 25Z53-Z50AZAROAK 20Z45-Z60
..AZAROAK 27Z61-Z66
URRIAK   02
ABENDUAK  4B43-B44
URRIAK  09B63-B70ABENDUAK  8Z47-Z62
URRIAK   16Z69-Z56ABENDUAK  11Z63-Z68
URRIAK  23Z55-Z06ABENDUAK 18B35-B38
URRIAK  30B61-B34ABENDUAK  25Z31-Z30
Horretaz aparte ondorengo agenda bete beharrean dira:
IRAILAK 16 ean, San Juan eguneko kontzertuko partaide guztiak sagardotegian bilduko dira 8,30 ak inguruan.
IRAILAK 17, Hernanin Euskal Jaietan parte hartuko dute eguerditik aurrera.
URRIAK 1 ean KANTUZ abesbatzarekin batera arituko dira Atsegindegin Musika Bandaren 150 urteurrena ospatzen dalako.