Ohi bezala, Karobi elkartearen ondotik abiatu zen kabalgata eta herrian barrena Musika Bandaren eta txistularien erritmora ibili ostean, udaletxeko arkupetan egin zuten geldialdia, umeen gutunak jasotzeko. Muxuak, goxokiak eta opari txiki batzuk ere banatu zituzten. Zaharren Egoitzan ere izan ziren aurrez. Gauean, berriz, gainerako opariak banatu dituzte etxez etxe, eta sorpresa galanta hartuko zuen batek baino gehiagok gaur goizean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario