Ba dira 38 urte utsik egin gabe Aranon San Roke egunean erromeria izaten dela.
1970. urtean Joxan Ruiz Goizuetako festetan Txobito bere taldearekin festen hasiera ematen ikusita, hurrengo egunean Aranon txistua jotzera etortzen bazen, berak hamaiketakoa prestatuko ziela agindu zion.... Eta hurrengo egunean agindu bezela, ordu ezkeroztik, Antsorenatarrek utzitako hutsunea beteaz, San Roke egunean erromeria egiten da goizeko meza ondoren.
Aurten
Joxan merezimendu osoz omendua izan da. Urte guzti horietan utsik egin gabe bere aitak erakutsitako bidea jarraituz.
Zorionak
JOXAN eta famili osoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario