2023/02/20

Tolosan eta Donostiako Iñauterietan

 

 Ozenki Txistulari Taldeak Tolosako kaleak alaitu ditu inauterietako doinuekin. 68 musikari aritu dira taldean, inoiz baino gehiago, Ion Garmendiaren zuzendaritzapean.

Tolosako Musika Eskolatik abiatu eta ohiko ibilbidea egin dute, tarteka zenbait taberna inguruetan geldialdia eginez. Fronton tabernan ere sartu dira, eta une berezia bizitu da bertan, hainbat urtetan Ozenki Txistulari Taldearen zuzendari izandako Iñaki Letamendiak pare bat abesti zuzendu baititu.

Herriko musika eskolako kideez gain, Loatzo Musika Eskolako kideek, eta eskualdetik kanpoko txistulari eta musikariek ere parte hartu dute. Musikari gehienak helduak izan dira, baina hainbat gaztetxoek ere parte hartu dute. «Garrantzitsua da gazteek parte hartzea», esan du Garmendiak, eta musikariak hainbat lekutatik etortzea nabarmendu du: «Tolosako Musika Eskolako Ozenki Txistulari Taldeak antolatzen du ekitaldia, baina deialdi irekia egiten dugu parte hartu nahi duten guztientzat, eta gustura hartzen ditugu taldean».

Behin kalejira amaituta, Zerkausian hamaiketakoa egin dute, eta gero hainbatek festa giroan jarraitu dute bazkaria eginez herriko elkarte batean. Herrian, taldekoek jarri dute giroa goizean zehar. Gero eta jende gehiagok espero duen ekitaldia izaten da, urtero indar gehiago hartzen ari dena.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Txistua Astintzen Taldea, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, Umeen iñauteriako dianan parte hartu du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario