2019/07/01

San Joan eguneko kontzertu nagusia

Ekainak 24eanHernaniko eta inguruko txistulariek kontzertua eskeini zuten udaletxeko arkupetan.
Aurten musika eskolako albokari taldearekin batera aritu dira; horiekin eskusoinua eta pianoaren laguntzarekin. Kontzertu arrakastatsua izan zen, Ruth Martin zuzendari berriaren estrinekoa hain zuzen ere. Hala ere, Patxi Apezetxeak, aurreko zuzendariak, zuzendu zuen T.Araguesek moldatutako "San Juan" zortzikoa. Aipatu behar da Haritz Ezeizaren lana; alboka,txistua, metal boskotea eta piano ta eskusoinuarentzat moldatutako lau doinuak moldatu baititu.

EGITARAUA      (audioak entzungai daude klik eginaz izenburuan)
Luzaideko bi polka
ADUNA
Bi itxas doinu
ARIN-ARIN Audioa                              (Albokariak bideoan)
THE SEVENTEENTH OF JULY
San Joan Zortzikoa
ZITUENE

Aduna eta Zitueneko egilea Haritz Ezeiza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario