2019/07/07

MGT ekin Iruñean San Fermin egunean

ORTZADAR folklore taldeak antolatuta Mugarik Gabeko Txistulariak San Fermin egunean elkartu dira.
 Euskal Herriko txistulariak batu dituen ekitaldia izan da; Bizkaia,Iparralde,Gipuzkoa, Araba eta batez ere Nafarroako txistulariak hain zuzen ere.
Hamaiketakoaren  inguruan joan dira txistulariak hurbiltzen.
12:00etan irten dira ORTZADAR folklore elkartetik eta kaxkoan zehar 14:30ak arte gelditu gabe aritu dira. Ibilbidean "prozesioarekin" ere topatu dira ohiu eta txistu artean txistulariek "Ikusi Mendizaleak" jotzean inguruko jendea kanta kantari arittu da.
Txistulariek beste bi ekitaldeetan parte hartuko dute; 9an eguerdiko 13:00ean ALARDEan kontzertua eskeiniko dute eta 13an Baionako Mariñelekin Danborrada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario