Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
Orrialdeak
▼
2019/05/16
San Isidro 2019 Billabonan
ISIDRO, GURE SANTU,
PATROI TA ZAINDARI, NEKAZARIA ZINEN
ETA TXISTULARI. (bis)
GUK SANTUTIK GUTXI IZAN,
NAHIKO JOSTALARI,
URA ARDO BIHURTU,
EIN ZAZU MIRARI.
25 urte bete dira Gipuzkoako txistulariek San Isidro ospatzen dutela. Urtero herri desberdinetan ospatzen da. Arratsaldea herrian biribilketak, zortzikoak, fandango ta arin-arinak jotzen pasa ondoren aurten Billabonako "Irrintzi elkarteak" afari goxoa dastatu zuten. Postrerako orain dela 25 urte bezela "Udarea ardotan" izan zuten. Aurreneko ospakizun hura Donostiako seminarioan izan zan.
2019/05/14
MGT Pasai Donibanen
Maiatzaren 12an Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasai donibanen elkartu ziran. Herriko kaxkoan xistua jotzeaz gain, Albaola bixitatu zuten. Itsasmendin bildu ziran otordurako. Aurten eguraldi bikainak lagundu du.
2019/05/05
2019ko Udaberriko kontzertua
Kontzertua kaletik eskeintzeko eguraldi ezin hobea izan dute txistulariek eta ikus-entzuleek, harrituta, gozatzeko aukera ere izan dute.
|
|
|
|