| |
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
Orrialdeak
▼
2018/12/25
Hernaniarrak Antiguoko Olentzeroan
Igandean, abenduaren 23n Donostiako Antiguo auzoan Olentzeroren etorrera ospatu zuten. Horiekin batera Hernaniko hainbat musikari bertaratu ziran: dultzaineroak, fanfarrea, akordeoilariak, txistulariak... Ordubete pasatxo musika jotzen aritu ondoren, merezitako afaria eskeinie zieten Antiguoko elkartean. Han, sekulako giroa jarriz otordu itzelaz gozatzeko aukera eduki genuen. Hernaniko musikari gazteek maila bikaina dutela erakutsi zuten.
2018/12/17
2018. Eguberriko Kontzertua
"Eguberriko kontzertua eskeini du gaurkoan Milagrosan, Susana Elosegi gitarra-jotzaileak lagunduta. Zortzi pieza egitarauan: Violetaren Martxa Kardin(balsa) Cumberland Reel (eskoziako doinua) Las Larras(kontradantza) Eguberri giroko beste lau pieza (Alborada Navideña IV, Gabon abestiak, Eguberriko kantak eta White Christmas). |
Zizka-mizkak eta turroia gustora jan dute bertaratutako guztiek.
EGUBERRI ZORIONTSUAK izan daitezela denontzat.