2018/08/25

Hondarribian 53.Txistularien Alardea


Igande honetan, Gipuzkoa plazan Txistularien Alardearen edizio berri bat ospatuko da, 53. urtez hain zuzen. Ekitaldia Txistulari Bandak antolatzen du Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Hondarribiko Txistu Taldeaz gain, Euskal Herritik etorritako asko egongo dira gure artean. Parrokiako Abesbatza, Kemen Dantza Taldea, Erlaitz Metal Taldea, txalapartariak, Peio irigoien eta Oihar Alberro dultzainekin, Oier Etxaburu teklatuan eta Jose Ramon Alberdi perkusioan. Zuzendari moduan, Alberto Lasa ariko da.
Besteak beste, Xabier Leteren ‘Nafarroa Arragoa’, Benito Lertxundiren ‘Baldorba’, ‘Lantzeko ihauteria’ herrikoia edota ‘Agur jaunak’ entzun ahal izango dira.
Historia luzekoak
Txistularien Alardeak Gerra Zibila baino lehen sortuak dira, “Euskal herriko Txistulari Elkartea” egin zenean; Euskal Herri osoan zehar sakabanatuak ziren Txistulariak elkartzeko sortu zen, izan ere ordu arte bakarka aritzen ziren.
Gerra Zibilaren ondoren berriz jarri zen martxan Txistularien Elkartea, eta hirurogeigarren hamarkadan berriz sustatu ziren Txistularien Alardeak, hain zuzen ere Txistularien artean harremanak sendotzeko: partitura nahiz esperientziak trukatzeko, eta orduko kultur errepresioari aurre egiteko ekintzak prestatzeko.
Hondarribian 1964an jarri zen martxan Alberto Lasa Badiolaren bidez, lehenbiziko kontzertuko zuzendaria Isidro Ansorena izan zelarik.
 
Lehengusu txikiak elkarrekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario