Pasaian Abuztuaren 15ean Askatasun eguna ospatzen da
urtero Orreagako euskaldunen garaipena gogorarazteko.
Horrela, 778an izandako Orreagako gudaren urteurrena izan zuten
gogoan: «han mamitu zen (...) Nafarroako Erreinua».
Eguerdiko
12:00etan Pasai Donibaneko santutxoan;
lore-eskaintza eta irakurraldi historiko-politikoa egin zen. Agurra
dantzatu ondoren eta txistulariak aurrean zijoaztela denak kalejiran
herriko plazara joan giñan. Plazan hitzaldi laburtxo bat non gauden, nor
geran, Nafarroaren garrantziaz aiapmena, bertsolariak eta ondoren
Muxikoak dantzatu ziran. Urtero Urbeltz bi anaiak parte hartzen dute.
Gogoratu Juan Antonio Urbeltz folklorista eta kultura gizona dela.
Fandango eta Arina arina dantzatu ondoren kantuan txistu doinyuaz
lagunduta Oi Baldorba ( Juan Antonio Urbeltzek abesti ezagunaren letra
sortu zuen), eta beste kantu ezagunak abestu ondoren amaitu zan
ekitalditxoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario