Aranoarrak txistuarekin; astigartarrak, dantzan
Urtero bezala, Aranon hasi zen festa aurrena; goizean goizetik arratsaldera arte zipriztindu zuten herria txistuen doinuekin. Aurten, 16 txistularik egin dute bat bertan: Hernanitik, Patxi Apezetxea, Garbiñe Tijero, Boni Agirresarobe, Jesus Mari Gutierrez, Joseba San Sebastian eta Karlos Prado; Elorriotik, Iñaki Azkoaga; Aresotik, Modesto Lasa; Lekeitiotik, Markos Zapirain, Jabi Zabala, Koldo Sebastian eta Joseba de Izagirre; Iruñeatik Gabriel Ugartemendikoa eta Joseba Tobes, Getariatik, Alejandro Egurbide; eta Leitzatik, Juanmi Salazar.
Astigarragako Santiomendiko ermita, ordea, jendez bete egin zen, bereziki, meza nagusiaren ostean, orduan egin baitzuten ohiko dantza emanaldia Astigar dantza taldeko kideek.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Txistulariak eta pilotariak, San Roke egunean
- Txistu doinuek hartuko dute herria goizean; eguerdian izanen da, Arano eta Goizuetaren arteko lehia.
- Duela 50 urte inguru ospatzen dute San Roke eguna Aranon, eta aurten ere, eutsi eginen diote tradizioari. Txistulariek garrantzia haundia daukaten festa da, eta aprobetxatzen dute han eta hemengo txistulariek bertan topo egiteko. Aurten izanen dira: Hernanikoak, Bartzelonakoak, Lekeitiokoak, Iruñeakoak, Aresokoak, Elorriokoak eta Getariakoak, besteak beste.
Goizeko 10:15etan elkartuko dira plazan, eta bertatik abiatuko dira ermitako mezara. Ondoren, herria alaitzen jarraituko dute, eta eguna borobilduko dute Kontsejun bazkalduz.
Txistulariez gain, pilotariek ere izanen dute garrantzia aurten. Aranoko Huizi-Lizeagak, eta Goizuetako Apezetxea-Urkizuk jokatuko dute Santioetan atzeratutako bizilagunen arteko partidua.SAN ROKE EGUNA, ARANON10:15 Txistularien topaketa Herriko plazan.
10:30 Antonio Ezeizaren eskutik, kanpaikada San Martin parrokiatik.
10:40 Txistularien kalejira San Roke ermitara, eta bertaratutakoei harrera.
11:00 Santuaren omenezko meza nagusia Esteban Irurzunen eskutik. Elizkizun honetan gogoan izango dira aurreko urteetan hildakoak.
12:00 Txistularien kalejira, ermitatik herrira.
12:30 Herriko etxeetan zehar, hamaiketakoa.
13:00 Arano eta Goizuetako ordezkari seniorren arteko pilota partiduak.
14:30 Bazkari herrikoia Kontsejun.
19:00 Jaiei agurra Agur Jaunak abestuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario