
XII. Txistulari Jaialdian, larunbatean, txapelketa antolatu da Milagrosa
kaperan. Hiru mailetan sei hernaniarrek eta herriko talde batek hartuko
dute parte: A kategorian (12 urte edo gutxiago); Xubane Rodriguez eta
Naroa Saez de Heredia. B kategorian (13-16 urte); Enara Arruti, Julen
Beraza, Ane Telletxea eta Manex Zabaleta. D kategorian (taldeak);
Txilibita taldea lehiatuko da. Bakarkako txapelketa 11:00etan izango da
eta taldekakoa 17:00etan.
Igandean berriz Euskal Herriko txistularien topaketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario